Elduaingo udala

 
 
Gabon. Ostirala, 2013ko Maiatzaren 24a
ERREGISTRO OROKORRA

DOKUMENTUEN SARRERA-IRTEERA ERREGISTRO OROKORRA

Elduaingo Udalaren dokumentuen sarrera-irteera erregistro orokorra zer den azaltzeko asmoarekin idatzi hau luzatzen da.

Udalaren bulegoetara zuzentzen den edozein idatzi (sarrerak) eta udaletik igortzen diren agiri guztiak (irteerak) euskarri informatiko batetan (aurrez liburu batetan) erregistratu eta jaso egin behar dira, hain zuzen hori da hitz gutxitan dokumentuen sarrera-irteera erregistro orokorra.

Sarrera-irteera erregistro orokorraren gaia, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak arautzen du, hain zuzen 38. artikuluan.

Edozein herritarraren eskubidea da, aurkeztu duen idatziaren kopia, erregistratu eta gero, hau da zigilua bota eta gero, jasotzea, eta edozein garaitan, berak hasitako prozeduraren egoera zein den jakitea eta espediente horretan dauden agiri, txosten edo idatzien kopiak bereganatzea.

Legeak galdatutako salbuespen txiki batzuk kenduta (norbanakoen osasun, segurtasun eta intimitate gaiekin lotutakoak batipat), edozein herritarrek sarrera-irteera erregistro hauek kontsultatu ditzake, hau da, bertan jasotako datuak publikoak dira.

Zein datu jaso behar dira sarrera-irteera erregistro orokorran?

- Erregistro zenbakia.

- Aurkezpen edo igorpen data eta ordua.

- Dokumentuaren izaera (eskaera, ofizioa, iragarkia...).

- Bidaltzailearen datuak.

- Nori bidaltzen zaio.

- Edukinari buruzko argibideak.

Non kokatzen da Elduaingo Udalaren sarrera-erregistro orokorra?

Fisikoki, Elduaingo Udalaren sarrera-irteera erregistro orokorra udalaren bulegoan kokatzen da eta ordutegia berriz goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartekoa da. Udalaren bulegoak irikita dauden lanegun guztietan erregistratu daitezke dokumentuak bertan.

Ba al dago udalera dokumentazioa edo eskaerak zuzentzeko beste modurik?

Adierazi dugun 30/1992 Legeak, honako baliozko bideak eskeintzen dizkie herritarrei dokumentuak erregistratzeko garaian:

a) Zuzenean dokumentuak eta kopiak sarrera-irteera erregistroan eskuz aurkeztu.

b) Beste edozein herri-administrazioetako erregistroan aurkeztu, baldin eta bi erakundeen artean hitzarmenik bada. (Elduaingo Udalak ez du sinatu hitzarmenik beste inongo administrazioarekin).

c) Posta bulegoetan dokumentuak aurkeztu.

d) Atzerrian egonez gero, estatuko enbaxada zein ordezkaritza ofizialetan aurkeztu.

Kasu hauetan guztietan, dokumentuaren aurkezpen data, baliozko data, egin izanarena izango da, nahiz eta udalaren bulegoetara dokumentua ondorengo egunetan azaldu.

Ez nahastu sarrera-irteera erregistro orokorra eta eskaera idatzia.

Udalaren sarrera-irteera erregistro orokorra, udalera zuzendutako eta udaletik igortzen den dokumentazio guztiaren laburpen txiki bat besterik ez da, hau da, noiz jaso edo bidali delaren eta zer, nork eta nori jaso edo bidali delaren laburpena.

Udalera edozein gauza eskatu nahi izanez gero, eskaera orria bete behar da, lagungarri izan daitekeelakoan, artxibo gehigarrian normalizatutako eskaera orria azaltzen dizuegu, udalaren web orriko iradokizun, kexa eta erreklamazio atalean ere, eskaerak zuzentzeko beste modu bat aurkituko duzue.

Azkenik argitu, norberak, eskeinitako eredu horiek alde batera utziz, eskaera idatzia nahi bezala aurkeztu dezakela, baino edozein kasutan gutxieneko edukin hauek azaldu beharko ditu:

1.- Eskatzailearen nortasun datuak (izena eta abizenak, ENA zenbakia) eta beste baten izenean arituz gero, berau ordezkatzeko baliozko tituluaren aipamena.

2.- Udalak erantzuteko baliozko helbidea.

-Nahi izanez gero, erantzuna nola jaso nahi den azalduko da (internet bidez, idatziz...).

-Nahi izanez gero, erantzuna zein hizkuntzatan jaso nahi duen azaldu daiteke.

3.- Azaldu argi eta garbi zer eskatzen zaion udalari, eta eskaeraren oinarri diren gertakari edo egitate eta arrazoibideak.

4.- Tokia eta data.

5.- Sinadura

-Eskatzailearen borondatea edo nahia agerian uzten duen beste edozein bitartekoa erabili daiteke.

6.- Nori zuzentzen zaion eskaera.

-Elduaingo Udalaren kasuan: Alkateari edo Udalbatzarrari.

Espero dugu, idatzi hau astunegia gertatu ez izana, ostera, badakizue, igorri zuen iradokizuna eta xamurrago egiten saiatuko gara.



  DOKUMENTUAK

ATAL HONETAN 1999. URTETIK HASI ETA 2005. URTE ARTEKO UDALETXE HONETAKO SARRERA ETA IRTEERA ERREGISTRO OROKORRA IKUSTEKO AUKERA DAUKAZUTE.
Icono Archivos

Eremu pribatua


Gure zerbitzu exklusiboetan sartzeko



   Gakoa gogoratu

Inkestak


ELDUAINGO FESTAK: FESTA ONAK ANTOLATZEN AL DIRA HERRIAN?

Bozkatu
Emaitzak ikusi

Eztabaida-taldeak


Eztabaida-talde nabarmenenak
HERRITARREN TXOKOA: EDOZEIN GAIARI BURUZKO IRITZIAK, ADIERAZPENAK, ...

[Eztabaida-talde berrienak]
dmacroweb
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
ˇCSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional Level Double-A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0