
OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK
Zer da?
Gizarte zerbitzuak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren karteran agertzen diren Prestazio eta Zerbitzuen moduan daude antolaturik.
Bertan parte hartzen duten profesionalak, bere inguruneko beharrei buruzko azterketaren ostean, esku hartze beharra dagoela sumatzen badute, jarraipen bat egingo du, horretarako diagnostiko bat egin beharko da, eta beharrezkoa ikusten bada arreta pertsonalizatuko plan bat zehaztuko da. Bertan, beharrizan hauei ahalik eta hoberen erantzuteko, egokien suertatzen diren prestazio edota zerbitzuen eskuartzea antolatuko delarik.
Gizarte Zerbitzuetako arduradunak, esku hartze hauek dirauen denbora guztian zehar ebaluazioak eginez joango dira, eta hauen ondorioz, hasiera batean zehaztu diren helburu eta jarduerak aldatu beharren sortatzen badira aldaketak egingo dituzte, beti ere pertsonaren edo familiaren oniritzia edukiaz. Prozeduraren zehar beste mailako arretako zerbitzuetako partaidetza egokia dela ikusten bada, kasua beste arreta esparrura (bigarren mailako zerbitzu edo prestazioak) bideratua izango da, baina ala eta guztiz ere, bertako Gizarte zerbitzuetako erreferentziako profesionalak kasuaren jarraipena egingo du.
Beraz, oinarrizko gizarte zerbitzuen helburu nagusiena, herritarrek eduki ditzaketen beharrei ahalik eta hobetuen erantzuteko, beraien beharrizanen azterketa sakon baten bidez, egokienak diren zerbitzu eta prestazioak eskaintzea da.
Elduaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak bertako udaletxean daude kokaturik:
Ordutegia: 9.00tatik 14.00tara
Astearteetan.
Tel.:943683121 Fax: 943683518
e-maila: gizartezerbitzuak@elduain.com