Elduaingo udala

 
 
Gabon. Asteartea, 2013ko Maiatzaren 21a
ZERGAK ETA TASAK

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik aurkeztu gabe igaro ondoren, finko eta behin betikotzat hartu da, segidan aipaturiko ezabatzen, ezartzen eta aldatzen Berezko Zergen modifikazioari buruz Udal-Batzarrak 1998ko urriaren 29an harturiko erabakia. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen Ordenantza Arautzailea eta bere Eranskina. Udal Jabari pulbikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza eta bere Eranskina. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko Tasen ordenantza arautzailea.

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua. Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

II. ZERGAGAIA

3. artikulua. Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.

III. SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua. 1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.

2. Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:

a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.

c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.

5. artikulua. Tasak ordaintzera behartuta daude:

a) partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.

b) partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.

6. artikulua. Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.

IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

7. artikulua. Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

V. OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua. Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

VI. KUOTA

9. artikulua. 1. Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.

VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

10. artikulua. 1. Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.

VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

11. artikulua. Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

IX. TASEN KUDEAKETA

12. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

X. AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau, eta bere Eranskina, 1999ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean izango du indarra.

Akordioaren data: 1998ko urriaren 29a.

Behin-betirako onarpena: 1998ko abenduaren 30a.



  2012. URTERAKO ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETAK

Uztailaren 5eko 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen Foru Arauaren 16. artikuluan xedaturikoa betez 2011ko azaroaren 30an Udalbatzak udal izaerako zenbait tributuren ordainarazpena arautzen duen Ord...
ORDENANTZA FISKALAK 2012 +
  2006. URTERAKO ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETAK

2006. urtarrilaren 1etik hasita, indarra hartuko duten Ordenantza Fiskalen eta aldaketen testuen argitarapena   Jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklam...
UDAL ZERGAK. 2006 URTERAKO ALDAKETAK +
  ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, ondasun izaerako zuzeneko tributua da, bere egitate zergagarria Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal barrutietarik edozeinetako landa eta hiri ondasun higiezinen j...

  ENPRESEN IHARDUEREN GAINEKO ZERGA

2.- Udalerriko iharduera ekonomikoen gaineko zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulazen dituen ordenantza fiskala.     I.XEDAPEN OROKORRAK   1. artikulua. Udal honek Orde...

  TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Denen ezagupenerako, 2001.01.01 ean indarra hartuko duen Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari bruruzko tarifa taula berria argitaratzen da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga neurriei ...

  ZABORBILKETAREN GAINEKO TASA

Jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrak 2000ko urriaren 19an harturiko hasierako erabakiak, ordenantza fisk...

  UR HORNIDURAREN GAINEKO ZERGA

Jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrak 2000ko urriaren 19an harturiko hasierako erabakiak, ordenantza fisk...

  HILERRIKO TASAK

Jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrak 2000ko urriaren 24an harturiko hasierako erabakiak, ordenantza fisk...

  LAN BAIMENEN ETA ERAIKUNTZEN GAINEKO ZERGAK

4.- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala   I.XEDAPEN OROKORRAK 1. artikulua. Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde H...

  BANANKETA BAIMENEN GAINEKO ZERGAK

Jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrak 2000ko urriaren 24an harturiko hasierako erabakiak, ordenantza fisk...

Eremu pribatua


Gure zerbitzu exklusiboetan sartzeko



   Gakoa gogoratu

Inkestak


ELDUAINGO FESTAK: FESTA ONAK ANTOLATZEN AL DIRA HERRIAN?

Bozkatu
Emaitzak ikusi

Eztabaida-taldeak


Eztabaida-talde nabarmenenak
HERRITARREN TXOKOA: EDOZEIN GAIARI BURUZKO IRITZIAK, ADIERAZPENAK, ...

[Eztabaida-talde berrienak]
dmacroweb
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
ˇCSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional Level Double-A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0