
2011ko ekainaren 11n osatu zen Udal batzarkideen izen-abizenak eta bakoitzaren ardura zein den ere jarraian aipatzen dira.
1.-ANTOLAKETA
ALKATE - LEHENDAKARIA: Izaskun Kerexeta Ugartemendia,
1go ALKATEORDEA: Iņigo Etxebeste Ansa,
2. ALKATEORDEA: Asier Iruretagoiena Aizpuru
Osoko Bilkura: 5 zinegotziez osatua.
A) KONTUETAKO BEREZIA:
2.- OSOKO BILKURAREN FUNTZIONAMENDUA
Udal Batzarrak printzipioz hilero izango dira, sortzen diren gaien arabera. Hilabete batean gairik ez badago, hurrengo hilabeterako pasatuko da deialdia. Hileko azken astearteetan eta arratsaldeko zazpi térdietan (19:30) ospatuko dira.
Gainotzeko Osoko Bilkurak beraz, ez ohikoak izango dira.
3.- ORGANU GEHIGARRIAK: ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA
Erabakia hartu behar duen organuari laguntzeko, eta irizpena emateko, Batzordeak eratzen dira, hauek 7/85 Legeko berridatzitako 20 artikuluan aurrikusten den antolakuntza gehigarrian dute sorburua, eta honako hauek ezberditzen dira:
A) KULTURA:
Lehendakaria: Izaskun Kerexeta Ugartemendia
Partaidea: Iņigo Etxebeste Ansa
B) HIRIGINTZA:
Lehendakaria: Izaskun Kerexeta Ugartemendia
Partaidea: Jon Diaz Azcolain
Jarraian bileraren bigarren atalari ekiten zaio, atal honetan Alkateak egindako izendapenen berri ematen du, alegia B11/032 Alkatetzaren Ebazpena bidez IŅIGO ETXEBESTE ANSA jauna izendatu du Elduaingo 1 Alkateorde bezala, eta ASIER IRURETAGOIENA AIZPURU jauna 2. Alkateorde bezala. Alkateordeak alkatea ez dagoenean, gaixorik delako edo herritik alde egin duelako edo alkateak erabakia hartu ezin duen kasuetan, edo edozein arrazoia dela eta Alkatea bertan ez dagoenean, berau ordeztu eta Alkate bezala aritzen da, bere ahalmen eta eskubide guztiekin.1. Alkateordeak lehentasuna izango du ozdezpen lanetan 2. Alkateordearekiko.
Alkateak bestalde jakinarazten du Udalaren Diruzaina legealdi honetan IŅIGO ETXEBESTE ANSA zinegotzia izango dela, gaitasun nazionaleko funtzionario berezirik ez dagoelako.
Beraz legealdi honetan hiru giltzariak Izaskun Kerexeta Ugartemendia Alkatea, Iņigo Etxebeste Ansa Diruzaina eta Pilar Garmendia Migel Idazkaria izango dira. Udalaren edozein diru eragiketa egiteko hiru giltzari hauen sinadurak beharko dira.
Gastua egitea Alkateak baimenduko du eta Sarrerak berriz Diruzainak gainbegiratuko ditu, hau dena Idazkari-Kontuhartzaileak dituen funtzioen kalterik gabe.
Bileraren azkenengo atala Udala partaide den erakundeetan ordezkariak izendatzeari buruzkoa da, atal honetan iritzi trukaketa labur baten ondoren, ahobatez honako erabakiak hartzen dituzte bildutakoek:
1.- GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOA: Asier Iruretagoiena Aizpuru
2.- TOLOSALDEKO MENDI NEKAZARITZA ELKARTEA: Iņigo Etxebeste Ansa
3.- TOLOSALDEKO HILTEGIA: Juan Antonio Barandarain Dorronsoro
4.- TOLOSALDEA GARATZEN: Jon Diaz Azkolain
5.- UEMA: Izaskun Kerexeta Ugartemendia
6.- ZABORTEGI AMANKOMUNITATEA: Asier Iruretagoiena Aizpuru
7.- GIPUZKOAKO BASO ELKARTEA: Iņigo Etxebeste Ansa
8.- TOLOSALDEA TOUR: Juan Antonio Barandarain Dorronsoro
9.- BERRIA BERRI, GALTZAUNDI ETA PRENTSA BULEGO ARDURADUNA: Jon Diaz Azkolain
10.- UDALBILTZA: Izaskun Kerexeta Ugartemendia