Elduaingo udala

 
 
Arratsaldeon. Igandea, 2013ko Maiatzaren 19a
BERASTEGI-ELDUAIN UDALEN ELKARTEKO BEHIN-BEHINEKO FUNTZIONARIO AUKERATZEKO HAUTAKETA PROZESUA

BERASTEGI-ELDUAIN UDALEN ELKARTEA

Berastegiko eta Elduaingo Udaletako Alkateek 2012ko apirilaren 24ko data duten ebazpen bidez erabaki dute, Berastegi-Elduain udalen elkarteko Idazkaritza-Kontuhartzailetza lanpostua hornitzeko prozedurari hasiera ematea eta abenduaren 27ko 24/2011 Legeko 52. artikuluak, Ogasun, Administrazio eta Lan

Arloan Neurriak xedatzen duena, abenduaren 30eko 42/1994 Legeko 64.1 atalaren gain agindutako berridazketan eta ekainaren 27ko 834/2003 Errege Dekretu bidez estatu mailako gaikuntza duten funtzionarioei gordetako lanpostuen horniketa arautzeko uztailaren 29ko 1732/94 Errege Dekretuaren artikuluak, 30etik 34ra, aldatzeko xedapenekin bat etorriz, plazaratzen da, idazkaritza-kontuhartzailetza azpieskalakoak izanda, estatuko gaikuntza duten interesatu guztiek, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasitako hamar (10) lanegunetako epean, behin behineko, zerbitzu eginkizun edo metaketa bidez eskaera aurkez dezaten.

Estatu mailako gaikuntza duten funtzionarioek egindako eskaera bat baino gehiago aurkeztuko balitz, uztailaren 29ko 1732/1994ko Errege Dekretuak, ekainaren 27ko 834/2003 Errege Dekretuak emandako berridazketan, 30, 31, 32 eta 34 artikuluetan xedatutakoaren arabera ordenatuko dira.

Izendapen berdinerako eskaera bat baino gehiago aurkeztuko balitz, hautagaien arteko merezimendu orokorretan puntuazioa altuena duenaren aldeko proposamena onartuko da. Merezimendu orokorren balorazioa, lekualdaketarako azken lehiaketa bateratuaren deialdiarekin batera Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman zena Lurralde Politikako eta Herri Administrazioko Ministerioaren Toki Administrazioei Laguntzeko Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko urriaren 27ko Ebazpenean barne hartutako zerrendatik aterako da. EAE 2011-11-14 eta 2011-12-11 Aldi berean, Alkateek, 1732/94 Errege Dekretuak 30. artikuluan eta 9. eta 10. oinarrian xedatutako efektuetarako, 1732/1994 Errege Dekretuko 30, 31 eta 32 artikuluetan xedatutako moduen araberako prozedura bidez, estatu mailako gaitasuna duen funtzionarioren eskaerarik aurkeztuko ez litzatekeen kasurako, lehiaketa-oposaketa bidez, hutsik dagoen lanpostu honen horniketarako oinarriak onartu zituzten.

Interesdunek, bulego ordutegian, oinarriak bi udalen idazkaritzan kontsultatu ahal izango dituzte. Bitarteko funtzionario izaeraz hautaketa prozesu honetan izena emateko epea, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasitako 15 lanegunetakoa izango da, epe horretan oinarrietan onartutako eskaera inprimakia beteta aurkeztu beharko da Berastegi edo Elduaingo Udalen erregistro orokorrean

Berastegi-Elduain, 2012ko apirilaren 24a.—Aritz Mujika Saizar, Berastegi-Elduain Udalen Elkarteko Lehendakaria, Berastegiko Alkatea.

  Informacion  Erantsitako fitxategiak:   Deialdiaren oinarri orokorrak - Bases generales de la convocatoria [4053Kbs.]
Eskaera orria - Impreso de solicitud [881Kbs.]
Onartuen eta baztertuen zerrenda [565Kbs.]
Hautaketa prozesuaren behin-behineko emaitzak [32Kbs.]
Test psikoteknikoa eta elkarrizketaren emaitzak [158Kbs.]





Eremu pribatua


Gure zerbitzu exklusiboetan sartzeko



   Gakoa gogoratu

Inkestak


ELDUAINGO FESTAK: FESTA ONAK ANTOLATZEN AL DIRA HERRIAN?

Bozkatu
Emaitzak ikusi

Eztabaida-taldeak


Eztabaida-talde nabarmenenak
HERRITARREN TXOKOA: EDOZEIN GAIARI BURUZKO IRITZIAK, ADIERAZPENAK, ...

[Eztabaida-talde berrienak]
dmacroweb
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
ˇCSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional Level Double-A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0