Elduaingo udala

 
 
Gabon. Asteartea, 2013ko Maiatzaren 21a
TOKIKO AGENDA 21: SAN LORENZO UDALTALDE 21


SAN LORENZO UDAL TALDE 21

TOKIKO AGENDA 21: SAN LORENZO UDALTALDE 21

 

 

SARRERA

2.006ko otsailaren 13an Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain eta Ibarrako udalerriek SAN LORENZO UDALTALDE 21 eratzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten Ihobe (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saila) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

Baina, zer da Udaltalde 21?

 

UDALTALDE 21

Aipatutako udalerriek osatzen duten lan taldea da eta Tokiko Agenda 21a ezartzea dute helburu.

Udaltalde hau Tolosaldeko Mankomunitateak koordinatzen du, bertako arduraduna prozesu honetan Ainhoa Alonso izanik.

Agenda 21aren ezartze prozesuan zehar, Udaltalde 21 bilerak egin ohi dira aldiro. Bilera hauetan, udalez gain, Tolosaldeko Mankomunitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ihobe eta Ondoan-Haizea aholkularitzek parte hartzen dute. Talde lanaren abantailak aprobetxatzen dituzte.

Eta, zer da Tokiko Agenda 21?

 

TOKIKO AGENDA 21

Herriaren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen tresna bat da, garapen iraunkorra lortzeko bidea; horretarako, udalak, herritarren laguntzarekin, etorkizunera begira nolako herria nahi duen pentsatu eta helburu batzuk finkatuz.

 

GARAPEN IRAUNKORRA

 

70. hamarkadan, ingurumen arazo globala ikusirik, Garapen Ekonomikoak muga fisikoak dituela konturatu ziren. Brundtland izeneko informean, 1987. urtean, Garapen Iraunkorraren kontzeptua azaldu zen lehen aldiz.

Garapen Iraunkorra “naturari kalte larriak egin gabe mantendu daitekeen garapena da; gaur egungo beharrizanak asetzen dituena, etorkizuneko belaunaldien beharrizanak asetzeko gaitasuna kolokan jarri gabe”.

Garapen Iraunkorrak hiru arlo hartzen ditu kontutan:

-          garapen ekonomikoa

-          justizia soziala

-          ingurumenarekiko errespetua

 

Bizi kalitatean eragiten duten hiru faktore hauen arteko oreka lortzen denean bakarrik izango da iraunkorra garapena.

                                                                                                                    

San Lorenzo bailarako bost udalerriek iraunkortasunaren alde egiteko konpromezua hartu dutenez, Aalborg gutuna eta Iraunkortasun konpromezua sinatzea ezinbestekoa  dute.

 

PROZESUAREN FASEAK: DESKRIBAPENA

 

Agenda 21 prozesuan hiru pausu jarraitzen dira:    

  1. Ingurumen, Gizarte eta Ekonomia arloak jasotzen dituen Diagnostiko bat egiten da eta herria gaur egun nola aurkitzen den aztertzen da.

Honetarako, kontratatutako enpresa edo kontsultorak datu bilketa bat egin eta herriaren egoera zein den azaltzen duen txosten bat burutzen du.

  1. Herriaren egungo egoera zein den ikusi ondoren, aurrera begira nolako herria nahi dugun pentsatzea izango da bigarren pausua, horretarako helburu batzuk finkatuz.
  2. Finkatutako helburu horietara iristeko egin beharrekoak zehaztea izango da azken pausua, Ekintza Plan bat osotzea.

 

Agenda 21a prozesu jarraia da, etengabeko prozesua, eta ekintza planak urtero berrikusi beharko dira (horretarako adierazleak finkatu beharko dira).

Guzti honetan herritarren partehartzea oso garrantzitsua da, inork ez baitu herria bertako herritarrek baino hobeto ezagutzen.

Agenda 21a mundu osoko udalerri askotan jartzen ari da martxan. Mundua pixka bat hobetzea lortu nahi da, bakoitzak bere herrian lan eginez. Hortik dator hainbeste alditan entzun degun esaldi hau: “Piensa globalmente, actúa localmente”.

 

(prozesua eskematikoki)

 

ORAIN ARTEKO LANAK

SAN LORENZO UDALTALDE 21 eratzeko hitzarmena 2006ko otsailaren 13an sinatu bazen ere, 2006ko iraila arte ez zen prozesua martxan jarri.

 

Ordutik hona hainbat lan egin dira:

1. Aholkularitzaren kontratazioa

2.006ko urriaren 2an, “Udaltalde 21 San Lorenzo osatzen duten udalerrietan Tokiko Agenda 21 ezartzeko aholkularitza-enpresa bat kontratatzeko” baldintza plegua argitaratu zen GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN.

Parte-hartzaileek euren proposamenak aurkezteko epea urriaren 23an amaitu zen eta, hurrengo lanegunean, Tolosaldeko Mankomunitateko Kontratazio Mahaiak, aurkeztutako eskaintzak irekitzeari eta jasotako dokumentazioa kalifikatzeari ekin zion.

Hiru aholkularitza enpresa aurkeztu ziren lehiaketara: Ortzadar S.L., Laia S.Coop. eta UTE Ondoan-Haizea. Aurkeztutako edukiak eta baldintzak aztertu eta baloratu ondoren, Tolosaldeko Mankomunitateko Batzarrak, 2006ko azaroaren 27an ospatutako bileran, lehiaketa honetako enpresa esleipenduna  UTE Ondoan-Haizea izatea erabaki zuen.

 

2. Komunikazioa: logotipo lehiaketa eta triptiko informatzaile baten banaketa

- Logotipo lehiaketa

Tokiko Agenda 21a San Lorenzo bailarako herritarren artean sinboliza eta identifika zedin, Tolosaldeko Mankomunitateak  logotipo baten diseinurako lehiaketa bat jarri zuen martxan 2006ko azaroan. Hainbat proposamen jaso ondoren, orriaren hasieran agertzen dena aukeratu zen.

 

- Triptiko informatzailea

2006ko abenduan, Tolosaldeko Mankomunitateak triptiko informatzaile bat argitaratu zuen, hainbat helburu izanik:

·  San Lorenzo Udaltalde 21ko herritarrei Agenda 21a zer den modu erraz batean   esatea

·   Proiektua 2006ko irailetik martxan dela adieraztea

·   Agenda 21aren inguruan sentsibilizatzea

·  Aurrera begira herritarren partehartzea funtsezkoa dela jakinaraztea

·   Euskarri informatiboa erabilgarri izatea, 2007ko egutegia jasoz

 

Triptiko hau 2007ko otsailean banatu zitzaien bost udalerrietako herritarrei.

 (Ikus triptikoa)

 

 3. Diagnostikoaren lehen zirriborroa

 

San Lorenzo 21ko koordinatzailea eta Ondoan-Haizea aholkularitza, udalerri bakoitzaren egungo egoera/errealitatea isladatzen duen diagnostikorako beharrezko diren datuak biltzen hasi ziren 2006ko abenduan. 2007ko  apirila bitartean aritu dira datu bilketa honekin, iturri ezberdinetatik informazioa jasoz: udala, udalaz gaindiko erakundeak,… datu objetiboez gain, diagnostikoa osotu ahal izateko, herritarren iritzi edo ekarpenak ere jaso nahi izan direnez, hainbat elkarrizketa burutu dira bost udalerrietan; elkarrizketa hauetatik jasotako emaitzak diagnostikoan txertatuko dira.

Datu guzti hauekin diagnostikoaren lehen zirriborroa osatuko du aholkularitzak, horretan ari da une honetan. Ondoren, prozesuaren bigarren fasea landuko da: etorkizunera begira nolako herria nahi degun  pentsatuz helburu batzuk finkatzea, guztion artean ekintza plan bat adosteko aukera izanik. Horretarako, Herri Batzar irekiak egingo dira, batetik, diagnostikoaren lehen zirriborro hori aurkezteko eta, bestetik, aurrera begira herrian egingo diren ekintzak definitzeko.

Prozesuak aurreikusitako erritmoan aurrera egiten badu, herri batzar horiek 2007ko ekaina-uztaila aldera egitea pentsatzen da. Hala ere, aldez aurretik, udalak jakinaraziko du batzar horiek noiz eta non izango diren.






Eremu pribatua


Gure zerbitzu exklusiboetan sartzeko



   Gakoa gogoratu

Inkestak


ELDUAINGO FESTAK: FESTA ONAK ANTOLATZEN AL DIRA HERRIAN?

Bozkatu
Emaitzak ikusi

Eztabaida-taldeak


Eztabaida-talde nabarmenenak
HERRITARREN TXOKOA: EDOZEIN GAIARI BURUZKO IRITZIAK, ADIERAZPENAK, ...

[Eztabaida-talde berrienak]
dmacroweb
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional Level Double-A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0