GAIA: ONA TXARTELA
Eusko Jaurlaritza hasi da erabilera anitzeko osasun txartel elektroniko berria entregatzen KZgunea telezentroaren bidez. Telezentroa herriko eskolaren gainean dago eta zabalik dago ordutegi honetan: Apirilaren 30 arte ASTEARTE eta OSTEGUNETAN goizeko 9:00tik 13:00ra. Horretarako, nahikoa da oraingo Osasun Txartel Indibiduala (OTI) eta NANa aurkeztea.Jarraian, zentroko dinamizatzaileak hasiko ditu txartela lortzeko behar dituzun tramiteak.
Txartel berriak OTI txartela ordezkatu du eta, plastikozko dokumentu bakar batekin, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetarako (medikuarekin hitzordua online adostea, mediku aldaketa eskatzea eta abar) sarbidea eta udal bakoitzeko Internet bidezko zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea ahalbidetzeaz gain, Foru Aldundiaren izapideak (errenta aitorpena) egitea eta gidabaimeneko puntuak kontsultatzeko (Administrazio zentrala), besteak beste.
Eskutitz honen bidez, KZgunera joateko gonbidapena egin nahi dizut. Bertan, telezentroko dinamizatzaileak, gainera, azalpen gehiago emango dizu ONA txartelaren funtzionaltasunaren eta erabilera telematikoaren gainean. Dudaren bat izan ezkero edota ordutegien berri jakiteko, deitu Kzguneko telefono zenbaki honetara: 943 240 035