LTD ETA ADSL ELDUAINEN

Elduaingo Udalak jakinarazten dizue, maiatzaren 11 ezkeroztik herrian LTD-ko kanal batzuk ikusteko aukera dagoela.


Itelazpi entrepresak baieztatu du, ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB SAT kanalen probazko emisioak, telebistako 60. kanalean ikusten direla.


Zer egin behar da LTD ikusteko?


LTDrik gabeko telebista duenak aparatu txiki bat ipini beharko dio telebistari. Beste guztiak kanalak sintonizatu bakarrik egin beharko dute, agian batzuek etxeko antena egokitu ondoren.


ADSL: Telefonikak baieztatu du, jada, herrian interneteko konexioa egin daitekela ADSL banda zabalaren bitartez.