Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere Udalak patinai ikastaroa antolatu zuen. Ikastaroa denentzako irekia izan zen, adina kontutan hartu gabe eta Udaleko zinegotzia den Myriam Elorzak eman zituen ikastaroak.
Uztaileko astearte eta ostegun guztietan zehar aritu dira herriko frontoian patinaiaren sekretuak ikasten.
Aipatu gabe ezin utzi Myriamen konpromisoa herriarekiko, borondatez eta gogotsu aritu baita ikastaroak ematen. Esan behar baita ere, oso patinatzaile bikaina dela.