ZABORBILKETA ZERBITZUAREN ALDAKETA

GAIA: ZABORBILKETA ZERBITZUAREN ALDAKETA


 


Bando honen bidez jakinarazten zaizue, datorren irailaren 1etik aurrera zaborbilketa zerbitzuaren aldaketa izango dela. Orain arte Bergarako CESPA SA entrepresak biltzen zituen hondakinak baina egun horretatik aurrera Tolosaldeko Mankomunitateak hartuko du mota guztietako zaborra biltzearen ardura.


Zabor mota guztiak biltzeko egunak hauexek izango dira:


 



·      Hiri Ondakinak (zaborrontzi berdeak): astean hiru egunetan, asteartea, osteguna eta larunbata.


·       Papera eta kartoiak (Zaborrontzi urdinak): Astero, asteazkenetan


·       Ontziak eta Plastikoak (Zaborrontzi horiak): Astero, ostegunetan


·       Pilak (Ontzi hori txikiak): Bi astean behin, asteazkenetan


·       Altzariak eta traste zaharrak: Hilabetean behin, hileko hirugarren ostegunean. Bezperan, edozein zaborrontzi berdeen ondoan utzi behar dira, hurrengo egunean bildu ahal izateko.


 


Datorren abuztuaren 7an udaletxeko langileak traste zaharren azken bilketa egingo du.