HERRIKO ETXEEN ARGAZKIAK

Gaur egun, Elduainen 94 etxebizitza daude. Hoietatik 62 beteta aurkitzen dira eta 32 berriz hutsik.

Etxebizitzen udal erroldan oraindik izendatu gabeko beste 15 etxe berri egin dira edota egiten ari dira oraindik. Pixkanaka herria hazitzen doa eta 80. hamarkadan herriak jasan zuen emigrazioaren ondorioak desagertzear daude, hau da, etxebizitza hutsa edota 60 urtetik gorako pertsonak bakarrik bizi direnak, 14 urtetik 25 urte bitarteko gazteen gabezia, populazioaren zahartzea, etab.


Atal honetan, herriko etxeak nolakoak diren erakusten da, hemendik urte askotara gordeta geratuko den froga gisa eta ahalik eta argazki eguneratuena sartzen saiatu gara.


Hauetako etxe edo eraikin batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako Eraikin-Historiko-Artistikoari buruzko Ondarenaren inbentarioan sartuta daude eta honako hauek dira:


Santa Catalina Eliza, Santa Cruz baseliza,


Inturi baserria (Leizaran), Olloki-Aundi baserria (Leizaran),


Olamia zentral elektriko eta lantegia (Leizaran), Sorregieta dorretxea,


Ugarango errota, Errementari baserria,


Allanegi baserria, Sarobe baserria,


Erretore-etxea eta Garro baserria, Ezpeleta baserria,


Txapitela baserria, Kapañenea baserria,


Olaondo-txiki baserria, Intzenea baserria,


Goienetxe baserria, Elutse baserria,


Kamio etxea.


Bakoitzak etxearen izena du oinean eta handitu nahi izan ezkero klikatu argazkian bertan.



 
SANTA KATALINA ELIZA