|
|
|
SANTA KRUZ BASELIZA
|
|
|
1603. urteko irailaren 21ean, eta beharrezkoak ziren baimenak jaso ondoren, Elduaingo Udalbatzak Santa Krutzeko baseliza eraikitzeko urratsak jarri zituen abian. Urtebete beranduago, 1604ko urriaren 31n, lanak bukatuta zeuden. Lanen ardura Edluaingo Dionisio Olaondorena izan zen. 1628. urtean berriz, baseliza berritu edo txukundu behar izan zuten. Oraingo honetan Martin Arano Etxeberriaren ardurapean. Hau ere, Elduaingo semea.
Baselizak Gurutze Santupean izendatzeko ohitura hamazazpigarren mendean hasi omen zen. Gure ermita beraz aitzindari dugu. Bere garaiko usadioan ongi txertatuta.
Dirudienez, eta adituek esaten dutenaren arabera, Gurutze Sainduaren jaiaren bitartez, maiatzean ospatu eta kutsu jentila zuten jaiak kristau bihurtu nahi ziren. Behar bada horregatik, 1733. urtean Berastegiko erretore Migel Antziola oso kezkatuta agertzen zen; izan ere, erretore honek Elduaingo Santa Krutzeko baselizan eguraldi ona ala euria eskatzeko egiten ziren mezak salatu zituen Iruñeako Apezpikuaren aurrean. Elduaingo elizak eta Udalak, berriz, ohitura hori defendatu egin zuten.
Dena den, aipatu 1603. urtean Elduaingo auzokoek eman zituzten arrazoiak oso bestelakoak izan ziren. Haien esanetan, herritarrek kanpora joan behar izaten zuten prozesioak edo maite zituzten santuak gurtzera. Egoera hori ez zen batere erosoa, eta zuzentzeko asmoz baseliza hau Moñobiribil izeneko tokian eraikitzea erabaki zuten.
Hona hemen erabakiaren aktaren kopia eta laburpena:
“En la plaza que está delante de la parroquia de Señora Santa Catalina de la tierra de Elduain, diócesis de Pamplona, día domingo que se cuenta veinte y uno del mes de setiembre año del nacimiento de nuestro señor e reparador Jesucristo de mil seiscientos tres... por no tener una ermita para hacer sus procesiones y devociones las habían hecho y hacían a iglesias y ermitas de otros lugares, por lo que habían recrecido inconvenientes. Y porque en adelante no los haya, a sevicio de Dios nuestro señor, y veneración y reverencia de su santa cruz, y honra, buen provecho y utilidad de la dicha tierra, vecinos y moradores de ella, habían acordado hacer una ermita de la advocación y nombre de la santa vera cruz, y de otras imágenes de santos a quienes tenían particular devoción, en el puesto llamado Munobiribil.”
2005eko MARTXOAREN 20an herrian izugarrizko sutea izan zen eta ondorioz 100 hektarea lur erre ziren, eta tartean 400 urteko historioa zuen baseliza, SANTA KRUZ baseliza. Hona hemen sutearen ondoren geratu dena:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
ELDUAINGO FESTAK: FESTA ONAK ANTOLATZEN AL DIRA HERRIAN?
|
| | |
|
|
|
|
|
|
|
Eztabaida-talde nabarmenenak
|
| | |
|
|
|
|
|
|