WAI2 Bertsio erabilerrazera sarrera
   Egunon. Osteguna, 2013ko Maiatzaren 23a www.elduain.com    
   TOKIA: Euskaraz
Euskaraz  Castellano 
HERRIA
NON DAGO ELDUAIN?
ELDUAINDARRAK
GARRAIOAK
ETXEAK
SANTA KRUZ BASELIZA
SANTA KATALINA PARROKIA
HISTORIA
ARGAZKIAK
MEDIKUNTZA
PRESOAK
HERRITAR JAIO BERRIAK
UDALETXEA
ORDUTEGIA
UDAL BATZARRA
ARAU SUBSIDIARIOAK
ZERGAK ETA TASAK
AURREKONTUAK
EBAZPENAK
BANDOAK
PLENOAK
OSOKO BILKURA ZAHARRAK
KONTRATUAK - LIZITAZIOAK
ERREGISTRO OROKORRA
GIZARTE ZERBITZUAK
BAKE EPAITEGIA
MANKOMUNITATEAK ERAKUNDEAK
HARREMANETARAKO
OHARRAK, KEXAK, PROPOSAMENAK
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
LAN ESKEINTZAK
UDALA ON LINE
ERROLDA ZIURTAGIRIAK
BESTELAKO TRAMITEAK
HEZKUNTZA
ELDUAINGO HAURRESKOLA PUBLIKOA

  icono titulo  KONTZEJU TABERNA

 

ELDUAINGO  UDALETXEAN  KOKATZEN  DEN ETA LEHIAKETA IRIKIAREN BITARTEZ ESLEITUKO  DEN KONTZEJU  TABERNAREN EMAKIDA  ETA  USTIAPENA   ARAUTUKO  DUEN BALDINTZA   EKONOMIKO  ADMINISTRATIBO BEREZIEN  PLEGUA.

 

 

1. ARTIKULUA.- LEHIAKETAREN XEDEA:

 

Elduaingo Udaletxearen azpiko solairuan Kontzeju Taberna izenaz ezagutzen den Jatetxe-Taberna kokatzen da.

 

                 Kontzejuko egoitza edo instalakuntza honako elementuek osatzen dute:

                1- Sukalde hornitua.

            2- Jantokia.

            3- Taberna.

            4- Biltegia.

            5- Komun publikoak.

            6- Etxebizitza.

 

Baldintza Plegu honen bitartez Kontzeju tabernaren emakida eta ustiaketa kontratuaren esleipena, emakida administratiboa izaerakoa, lehiaketa ireki bidez, nola gauzatuko den arautzen da.

 

Elduaingo Udalak Kontzejuaren ustiapena emakida edo kontzesio administratibo bidez esleitu nahi du, udalaren ustetan bertan herritarrentzako beharrezkoak diren zerbitzu publikoak eskeintzen baitira eta alor pribatuak ez baititu halakorik eskeintzen herrian.

 

2. ARTIKULUA.-  EMAKIDAREN ESLEIPENA:

 

Emakidaren esleipena lehiaketa irikiaren bitartez egikarituko da. Esleipen prozedura honako baldintza pleguan xedatutakoa jarraituz, eta aplikagarri gertatzen diren puntuetan, Sektore Publikoaren Kontratuen Legea, Toki Entitateen Ondasunen Erreglamendua, Toki Araubidearen Testu Bateratua, Toki Erakundeen Zerbitzuak arautzen dituen Erregelamendua; eta indarrean dauden gainontzeko legeri administratiboek agindutakoaren arabera burutuko delarik.

 

Aplikagarri gertatuko dira, lege administratibo bereziak ezarritakoak osatzeko, Kode Zibilak eta Hiri Ondasunen Alokairu Legeetan jasotako xedapenak.

 

3. ARTIKULUA.- EMAKIDA EPEA:

 

Emakida, urtebetekoa (1urte) izango da, 2009. urteko azaroaren 20tik zenbatzen hasita, eta 2010. urteko azaroaren 20ra bitartean.

 

Hala ere hasiera datan, esleipen prozedura bukatzeke balego, urtebeteko epea, esleitua gertatzen den pertsonak esleipen jakinerazpena jasotzen duenetik zenbatzen hasiko litzateke.

 

Urtea igarotzen denean, Elduaingo Udalak, nahi ahala, eta zerbitzuaren ustiapen egokia azterturik, emakida iraungi eta bukatu edo kontzesioa urtebetez luzatu ahal izango du, eta horrela hurrengo urteetan, gehienez, 4 aldiz luzatu ahal izango delarik emakida. Beraz, emakidaren kontratua eta honen luzapenak, edozein kasutan, 2014ko azaroaren 20an bukatuko dira.

 

 

4. ARTIKULUA.- LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:

 

Jarraikoak eskatzen dira:

 

4.1. Pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa izatea. Pertsona juridikoen kasuan, ordezkariak pertsona horren izenean aritzeko ahalmena frogatzen duen agiria azaldu beharko du.

 

4.2.  Aritzeko gaitasuna izatea, [Erderazko “capacidad de obrar”]

 

4.3. Administrazioarekin kontratuak sinatzeko ezgaitasun edo bateraezintasun ziopetan ez aurkitzea.

 

4.4. Euskaraz aritzeko gaitasuna izatea. (Euskaraz mintzatu, irakurri eta idazteko gaitasun osoa, Elduain herri     euskalduna izanda, herritarrak behar duten bezala atenditzeko, behar-beharrezkoa da euskara erabiltzea). Jendaurrean egongo den langileak ere euskaraz aritzeko gaitasuna izan behar du.

 

Aurkezten diren lehiakideek, dokumentazio guztia euskara hutsez aurkeztu beharko dute, eta agiriak aurkezten dituztenean, zinpeko aitormen idatzi bidez, aipatu diren guztiak betetzen dituztela, agerian utziko dute.

 

Udalak, datu guzti hauek, bere kabuz egiaztatzeko ahalmena izango du: maltzurkeririk, okerrekorik edo gezurrik aurkituz gero, aitormenaren sinatzaileak, sor daitezkeen ondorio kaltegarri guztien erantzule bakarra izango delarik.

 

5. ARTIKULUA.- KANONA:

 

Gutxiengo kanona HILEKO EHUN ETA LAUROGEI SEI (186,00) EUROtan finkatzen da,  lehiatzaileek, aurkezten duten eskeintza ekonomikoan, kanona hobetu eta gehitu dezaketelarik. Kanona BEZarekin (% 16a) kargatuko da.

 

Ez dira onartuko finkatutako gutxiengo kanona eskeintzera heltzen ez diren proposamenik.

 

Kanonaren ordainketa, hilabetero, udal kontuhartzailetzan egingo da. Hilabetea pasatu eta hurrengo astean (Hileko 1etik 7ra bitartean).

 

Bestalde, Elduaingo Udalak, 3. ARTIKULUAN ezarri den bezala, urtebetez kontratua luzatzea  erabakiko balu, erabaki honek automatikoki esleipen kanona urteoro bizitzaren hazkunde indizearen aldaketaren arabera (I.P.C. deiturikoa) eguneratzea ekarriko du. Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezka dezakeen erakunde publikoak, hazkunde honi  buruz eskeinitako datuak jarraituz.

 

6. ARTIKULUA.- DOKUMENTUEN AURKEZPENA ETA AURKEZTU BEHARREKOAK:

 

* Non aurkeztu dokumentuak?:  Elduaingo udalaren sarrera erregistroan eta eskuz.

* Ordutegia: goizeko 9etatik arratsaldeko 13etara.

* Aurkezpen epea: lehiaketa honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasitako 15 egun naturaletan (beraz jaiegunak ere zenbatzen dira).

 

Lehiatzaileek, segidan adieraziko den moduan, dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

 

6.1. Bi gutunazal aurkeztu behar dira, hauen kanpoko aldean, batean "A Nortasun Dokumentuak  idatzi beharko da eta bestean aldiz "B Eskeintza Ekonomikoa eta Meritoak".

 

6.2. Gutunazaletan sartzen den dokumentazio guztia aurkezleak edo honen legezko ordezkariak sinatuta egon beharko du.

 

6.3. "A Nortasun dokumentuak" deritzon gutunazalean: jarraian adierazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dira:

 

6.3.1.-  E.N.A. edo I.F.K.ren fotokopia.

 

6.3.2.- Administrazioarekin aritzeko eta kontratuak sinatzeko ezgaitasun eta bateraezintasun ziopetan ez egotearen zinpeko adierazpen orri sinatua (Ikus  4. ARTIKULUKO 4.2. eta 4.3. atalak).

 

6.3.3.- Euskaraz aritzeko gaitasuna duenaren zinpean sinatutako adierazpen orria.

 

6.3.4.- Beste pertsona baten izenean arituz gero, pertsona horren ordezkaritzan aritzeko gaitasuna azaltzen duen notario aurreko boterea. Elkarte Merkantilen batek (adibidez S.A., S.L., C.B. S.A.L. ...) lehiaketan parte hartuko balu, eratze edo sortze agiri notarialaren kopia aurkeztuko du, agiri honekin bere izenean aritzeko gaitasuna zurituko duelarik.

 

6.3.5.- Ziurtagiriak: Gizarte Segurantzakoa, Foru eta Estatuko Administraziokoa eta Elduaingo Udalekoa, ordainketetan eguneratuta dagoela azalduz. Edo, ziurtagiri negatiboak, betebeharkorik ez balitu, edo zergapekoa ez balitz.

 

6.3.6. Erantzunkizun zibila estaliz, indarrean dagoen aseguru polizaren kopia.

 

Azken bi atalak (6.3.5 eta 6.3.6) betetzeko beharrik ez du izango, inongo iharduera egikaritzen ez duenak. Hala ere, aipatu erakundeen ziurtagiri negatiboak lor ditzake (betebeharrik ez duela euren aurrean ) eta iharduera aurrera eramateko udal, foru eta estatuko betebehar fiskal guztiak zintzo beteko dituela azalduz eta erantzunkizun zibila estaltzeko iharduera aseguratuko duela zinpeko aitormena aurkeztuko du.

 

6.3.7.- Behin behineko berma, 600,00 Euro, udalari iada utzi zaiolaren frogagiria.

 

6.4. B Eskeintza Ekonomikoa eta Meritoakderitzon gutunazalean, jarraian adierazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dira:

 

6.4.1. Eskeintza ekonomikoaren orria, lehiatzaileak sinatutakoa. Gutxieneko kanona HILEKO EHUN ETA LAUROGEI (180,00) EUROkoa izango da, gehi BEZa (%16a). Orri honen aurkezpena eta gutxieneko kanona eskeintzea derrigorrezkoak izango dira. Ostera, lehiatzailea zuzenean baztertu egingo da.

 

6.4.2. Lehiakideek, puntuak igotzeko lagungarri izango dituzten agiri guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, gutunazala honetan, baldintza hau derrigorrezkoa izango ez delarik. Puntu honetan honako agiri hauek sartuko lirateke: Lanbide erreferentziak, Errolda ziurtagiria, Hosteleritza ikastaroaren ziurtagiria eta egoera pertsonala eta familarraren agiria. Gutunazal honetan sartzen ez diren merezimenduak, ez dira gero inolaz ere onartuko.

 

 

7.- ARTIKULUA. BEHIN BEHINEKO ETA BEHIN BETIKO BERMAK:

 

Lehiaketaren zerbitzu publikoko xede berezia kontutan harturik honako kopuruetan finkatu dira:

 

* Behin behineko bermea : SEIHEUN (600,00.-) EURO.

 

* Behin betiko bermea: SEI MILA (6.000,00.-) EURO.

 

Berma hauek legeek aurrikusitako bidezko edozein modutan uzteko aukera ematen da.

 

8. ARTIKULUA.- GUTUNAZALEN IRIKITZE PROZEDURA:

 

Eskeintzak aurkezteko epea bukatu eta laneguna den hurrengo ostegunean, "A Nortasun Dokumentuak" eta B Eskeintza Ekonomikoa eta Meritoakizeneko gutunazalak irekiko dira, ekitaldi publikoan. Ekitaldia Elduaingo Udaletxeko Batzarra Aretoan egingo da, eta bilera, Osoko Bilkurak aukeratutako akurapen mahaiak zuzenduko du. (Mahaiaren osaketa: Lehendakaria: Elduaingo Batzorde Kudeatzailearen Lehendakaria; Maihaikideak: bi zinegotzi, hiru hauek bozkatzeko eskubidearekin eta Idazkaria: Udalaren Idazkaria) ekitaldi honetan nahi izanez gero udalaren gainontzeko zinegotzi guztiek parte hartzeko eskubidea izango dute, baino bozka eskubiderik gabe.

 

 

Aipatu ekitaldi publikoan "A Nortasun Dokumentuak" gutunazalak irekiko dira lehenik eta behin, sartutako dokumentazioa aztertuko da eta agirietan, akatsa edo gabezirik somatuz gero, zuzenean partehartzailearen baztertzea erabakiko da.

 

Partehartzaile guztien artean baztertuak eta onartuak izan diren pertsonen izenak jakinarazi ondoren, onartutako lehiakide guztien B Eskeintza Ekonomikoa eta Meritoakgutunazalak irekiko dira.

 

Mahaiak, xedatutako alderdi guztiak kontutan hartuta, eskeintza ekonomikoa eta meritu guztiak ikusita, puntu gehienak lortzen dituenaren aldeko emakidaren behin behineko esleipena egingo du, jarraian azaltzen den baldintza bereziarekin:

 

Gutxienez araututako 40 puntu lortu beharko dira eskeintza baliozko bezala kontutan hartu dadin, ezen bestela, zuzenean baztertuko baita, nahiz eta pleguan ezarritako baldintza guztiak bete. Gutxieneko puntuaketa honekin, Udalak, zerbitzu publikoa behar bezala eskeiniko dela bermatu nahi du.

 

Ondoren udal zerbitzuei espedientea emango zaie informatu dezaten.

 

Aurkeztutako inork ez baditu 40 puntu lortzen, Udalak, lehiatzaileen artean zuzenean, egokiena iruditzen zaionaren alde emakida esleitzeko eskubidea izango du, edota, emakida ez esleitzeko eskubidea, lehiaketa hutsik deklaratuz.

 

Ekitaldira hurbiltzen den nornahiek dokumentazio guztia aztertzeko aukera izango du.

 

Eskeintzarik hoberena edo onena zein den erabakitzeko puntuaketa honela arautua egongo da:

 

·     Kanona (15 – 60 puntu)

·     Mota honetako zerbitzuetan aritua izatea: Esperientzia.  (0 – 15 puntu)

·     Azken sei hilabetez, Elduainen erroldaturik aurkitzea (0 – 10 puntu)

·     Azken sei hilabetez, Tolosaldeako edozein herritan erroldaturik aurkitzea (0 – 5 puntu)   Elduainen ezik.

·      Hosteleritza ikasketak (0 – 5 puntu)

·       Egoera pertsonala eta familiarra (0 – 5 puntu)

               

 

9. ARTIKULUA.- BEHIN BETIKO ESPEIPENA:

 

Udalbatzarrak bere hurrengo bileran, eta egin daitezkeen txostenak ikusi ondoren, behin betiko esleipena egingo du. Udalaren erabakia aurreko puntuan ezarritako irizpideak jarraituz egingo du. Alderdi ekonomikoak garrantzia izanda ere beste irizpideak kontutan hartuko dira, ondorioz udalaren ustetan eskeintzarik onena emateko konpromezua hartu duenaren alde erabakiko du lehiaketa.

 

Udalak, subjetiboak izan daitezkeen alderdiak, behar den garrantziaz, baloratuko ditu, inolaz ere alderdi hauek irizpide objetiboak gainditu dezaketelarik. 

 

Udalbatzarraren erabakia jakinerazten zaionetik 10 lanegunetako epean esleitua gertatu den pertsonak behin betiko berma udalaren esku utzi beharko du eta esleipen kontratua sinatu behar du. Pertsona honek bermarik ez badu uzten edo udalaren jakinerazpenak ukatuz eman beharreko zerbitzua oztopatzen edo galerazten badu, udalbatzarrak esleipen erabaki hori indarrik gabe uztea erabaki lezake, aplikagarri gertatzen den araudiak aurrikusitako ondorioekin.

 

Kontratua sinatu eta 15 eguneko epean taberna zerbitzua ematen egon behar du, eta kasu guztietan abenduak 1a baino lehen.

 

10. ARTIKULUA.- EMAKIDAREN GARAILEAK ZERBITZUAGATIK DITUEN ESKUBIDE ETA  BETEBEHARRAK:

 

10.1. Emakidak sor lezakeen gastu guztiak lehiaketan garaile gertatzen den pertsonaren kontura izango dira. Gastu hauen barne espreski Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean lehiaketa iragarriz plazaratu daitezkeen iragarkiei dagozkionak sartzen direlarik.

 

10.2. Zerbitzu iharduera egikaritzeko indarrean dauden eta aplikagarri diren lege betebehar guztiak beteko ditu, besteak beste eta zerrenda gisa honakook: Langilegoaren Estatutuak, Gizarte Segurantzaren Legean, iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak arautzen dituen erregelamenduan, lanean aritzeko osasun eta segurtasun arauak, eta ihardueraren esparruari egokitzen zaion hitzarmen kolektiboetan ezarritakoak eta abar.

 

10.3. Udalbatzarrak esleipen erabakian ezarritako egun eta orduetan taberna-jatetxe eta herri telefonoko zerbitzua eskeintzea. Erabaki honetan baita oporrak egiteko epeak finkatuko dira ere. Atal honetan ezarri den betebehar hau nabarmenki edo maiz urratzeak, kalteordainik jasotzeko eskubiderik gabeko emakidaren bukatzea ekar lezake.

 

10.4. Jendaurrean, egoki den organuak onartutako, indarrean dauden prezioen zerrenda edukiko du. Bertan azaltzen diren gai arruntak normalki egoitzan salgai izan beharko dituelarik.

 

10.5. Garai guztietan eta bezeroen esku erreklamazio liburua eduki beharko du, edozein erreklamaziorik gertatuz gero, gehienezko 48 orduetan udalaren aurrean aurkeztu beharko duelarik liburua.

 

10.6. Bere kontura eta beharko balu, nagusi modura, zerbitzua atenditzeko beharrezkoa den pertsonala kontratatzeko obligazioa hartzen du, honen ondorioz gizarte segurantzaren kuotak, soldatak eta gainontzeko guztiak bere kontura izango dira, lan istripuak eta lanbide gaixotasunak barne. Beti ere, kontratatutako pertsonalak euskaraz aritzeko gaitasuna izan beharko duelarik.

 

10.7. Zuzenean ustiatu beharko du Kontzejua, inolaz ere beste bati uztea, alokatzea, azpialokatzea edo traspasatzea baimenduko zaionik, ez zuzenean ez zeharka.

 

10.8. Ezin izango du berak eginiko edozein motatako iragarkirik jarri udal egoitza honetan, ez eta kartelak edo argitarapenak, txanpon makinak eta joko makinak jartzea espreski debekatzen delarik. (Udalak espreski onartutako iragarkiak salbu)

 

10.9. Iharduera egikaritzeagatik sor daitezken gastu guztiak, ur hornidura, argiteria, zaborbilketa eta estolderia barne, emakidatuaren kontura izango dira.

 

Aldi berean berak ordaindu beharko ditu, gogaikarritasuna sor lezaketen, usain txarrak edo keak ekiditzeagatik gerta daitezkeen beharrezko gastu guztiak.

 

10.10. Udal jabetzakoak diren eta emakidaren xede barruan dauden, instalakuntza, lanabes, tramankulu eta tresneri guztiak, bereak balitu bezala zaindu beharko ditu.

               

Zerrendatutako guztiak hartutako egoeran utzi beharko ditu, kasua balitz, bere kontura izango dira,  hauen konponketak, eta erabat galduz gero  birjarri egin beharko ditu.

 

Kasu berezietan udalbatzarrak ondasun hauen matxura edo aberia, erabilera desegokiak edo erabilera arruntak sorturiko desgasteaz gertatu den aztertu lezake. Kasu honetan eta bidezkoa egokituz gero, birjarpen betebeharraz askatzea erabaki ahal izango duelarik.

 

 

10.11. Emakidatuak, erabakiaren jakinerazpena jasotzen duen hurrengo egunetik zenbatzen hasitako hamar lanegunetako epean, sor daitezkeen kalte-guztiak estaliz, eta hirugarren pertsonei sorturiko kalteei aurre egiteko erantzunkizun zibila babestuz, gutxieneko 90.000,00 eurotako aseguruak kontratatu beharko ditu, bi aseguruak frankiziarik gabekoak izango dira.  Aseguru hauen onuraduna Elduaingo Udala izango da.

 

10.12. Instalakuntza guztien eguneroko garbiketa eta bertara sartzeko gunearena ere emakidatuak egin beharko du.

 

10.13. Udalak izendatutako teknikoek eta zinegotziek edozein garaietan instalazioetara sartzeko eskubidea izango dute, egoitzen garbitasuna, tramankuluen eta elikagaien egoera aztertzearren.

 

10.14. Emakidatuak iharduera burutzean, egin ditzakeen edozein ekintzengatik, kaltetu eta hirugarren pertsonen aurrean erantzule izango da. Kasu batean ez ezik, hain zuzen, Administrazioak zuzenean eta berehala zer edo zer egitea aginduz gero,  agindu hori betetzeagatik sor daitezken kalteak.

 

10.15. Emakida hasi aurretik lehiaketan hautatua izan den pertsonak, edo bere ordezkariak, eta Elduaingo Lehendakariak egoitzan dauden instalakuntza, tresneri, lanabes eta tramankulu guztiak miatuko dituzte, eta ondasun horien inbentario orria sinatu egingo dute.

 

10.16. Emakida epea bukatzear dagoenean berriro ere honelako ikuskapen bisita luzatuko da, emakidatuak udalari ondasun guzti hauek hartu zituen moduan eta erabiltzeko gai itzultzen dituela egiaztatuko delarik. Gai den tekniko batek, lanabesen egoera ikuskatu eta egoera ona egiaztatuz betetako ziurtagiria aurkeztu beharko dio lehiatzaileak Udalari, errebisio honen gastua bere kontura izango delarik. Ondasunik faltako balitz edo modu desegokian edo txarragoan baleude, udalari berauk birjartzeko diru kopurua eman beharko dio. Zuzenean udalak utzitako berma exekutatzeko ahalmena izango duelarik.

 

10.17. Taberna egunero ireki beharko du, udalbatzak erabakitako ordutegian gutxienik. Astean zehar lanegun batetan ixteko eskubidea izango du, ixteko eguna inolaz ere ezin izango da ezkontza, hileta, herri ospakizun edo mota honetakoak gertatzen den egunean gauzatu. Kasu honetan ixtea ospakizun edo gertaeraren aurreko edo hurrengo egunean egingo da.

 

Urteko, 30 egunetako oporrak egin ahal izango ditu, oporraldia Gabonetan edo Herriko jaiak ospatzen diren egunetan izan ezik, urteko beste edozein garaian egin ahal izango ditu.

 

10.18. Emakidaren epe guztian Kontzeju tabernako egoitzan lo egin dezake.

 

10.19. Etxean telefonorik ez duten herritarrei zuzendutako mezuak emateko betebeharra hartuko du. Era berean udalari zuzendutako mezu, idatzi eta dokumentu nahiz pakete guztiak jaso beharko ditu, udalaren bulegoak itxita daudenean.

 

10.20. Herri argiteriaren pizte ete emetatze egokia gainbegiratuko du, funtzionamenduan edozein kalterik, ezustekorik edo matxurarik somatuz gero, udal arduradunari (Aritz Azurmendi, Intzene baserria) berehala, honen berri emango dio.

 

10.21. Emakidaren xedea betetzeko indarrean dauden lege, araudi eta agindu guztiak zuzentasunez beteko ditu.

 

 

11. ARTIKULUA.- ARRISKUA ETA ZORIONA: 

 

Kontratuaren exekuzioa emakidatuaren arriskura eta zorionera izango da, eta honek exekuzioarengatik ez du izango kalteordainik jasotzeko inongo eskubiderik.

 

 

12. ARTIKULUA.- HIRUGARRENGOEKIN HARREMANAK:

 

Honako emakida,  jabetza eskubidea salbu eta hirugarrengoen eskubideen kalterik gabe ematen da.

 

13. ARTIKULUA.- PERTSONA ETA FAMILIKO EGOEREN ALDAKETA:

 

Urteoro, emakida esleitzean kontutan hartu ziren, lanbide, pertsona eta famili egoerak, zerbitzuaren eskeintzarekin batera birraztertu ahal izango dira. Egoera hauek emakidatuaren onerako aldatu balira edo zerbitzua modu egokian eskeiniko ez balu, udalbatzarrak emakida hilabeteko epean uzteko eska diezaioke. Erabaki honen kontra bidezkoak diren helegiteak tarteratu ahal izango ditu kaltetuak.

 

 

14. ARTIKULUA.- ERRESKATEA:

 

Udalbatzarrak zerbitzua erreskatatzeko edo berriro bereganatzeko ahalmena izango du, hitzartutako epea bete aurretik, beti ere gizarte interesak (interes publikoa deritzona) hala gomendatuko balu. Ahalmen hau ukaezinezkoa da.

 

Lehiatzaileak, erreskatearen truk eta kalteordain moduan, emakidaren 6 hilabeteko kanona jasoko du.

 

15.- ARTIKULUA.- ZEHAPENAK:

 

30/92 Legea, azaroaren 26koak ezarritako zehapen prozedura orokorraren kalterik gabe, honako zehapen erregin berezia ezartzen da.

 

Urrapenak edo hutsegiteak hiru motatakoak izan daitezke, arinak, larriak eta oso larriak.

 

15.1.Urrapen edo hutsegite arinak honakoak izango dira:

 

1. Emakidatuaren betebeharrak atzerapenez egikaritzea.

2. Alkatetzaren Ebazpenetan agindutakoak ez betetzea edo hauek jasotzeari uko egitea.

3. Udal teknikariak edo zinegotziek egin nahi luketen ikuskapenak galeraztea edo oztopatzea.

4. Erreklamazio liburua, erreklamaziorik egonez gero, ezarritako epean udalari ez aurkeztea.

 

Urrapen edo hutsegite arina egiteagatik, 30/92 Legeak ezarritako zehapen espedientea izapidatu ondoren, udalak SEIHEUN (600,00.-) EUROarteko isuna edo zehapena jartzeko ahalbidea izango du.

 

 

Zigorran ezarritako diru kopurua biltzeko udala derrigorrezko dirubilketa erabiltzeko ahalmena izango du.

 

15.2 Urrapen edo hutsegite larriak jarraikoak izango dira:

 

1. Hiru urrapen edo hutsegite arinengatik zigortua izatea.

2. Emakidaren elementuak eta tresneria modu ajolagabean erabiltzea, hauen balio galtzea erakarriz.

3. Utzitako zerbitzu publikoaren erabilera ez arrunta.

4. Emakidaren xedearen gain beste ihardueraren bat egikaritzea, honakoa emakidaren helburuarekin zerikusirik ez balu.

5. Ezarriko den ordutegia ez betetzea.

 

Zehapen prozedura aurrez adierazitakoaren berbera izango da, gehinezko zigorra kasu honetan BEDERATZIEHUN (900,00.-) EUROkoa izango delarik.

 

15.3. Urrapen edo hutsegite oso larrien zerrenda:

 

1. Emakidaren funtsezko betebeharrak eta obligazioak ez betetzea.

2. Hiru aldiz zigor larriengatik zigortua izatea.

3. Baldintza plegu honetan ezarri den moduan iharduera eta zerbitzu publikoaren eskeintza ez betetzea.

 

Honelakorik gertatuko balitz, lehengo aldian MILA ETA BOSTEHUN (1.500,00.-) EUROko zigorra ezarriko zaio. Eta berriro ere honelakorik egingo balu emakidaren bukatzea erabaki ahal izango da, mota honetako zigorrak gehitu ahal izateko urtebeteko epea ezartzen delarik.

 

16 BALDINTZA.- ADMINISTRAZIOAREN AHALMENAK:

 

Toki Erakunde honek kontratu hau argitzeko eta azaltzeko ahalmena gordetzen du, bere betetzeari buruzko edozein iluntasun egonez gero ebatziz.

 

Halaber gizarte interesak eskatuko balu, sinatutako kontratua aldatzeko ahalmena dauka administrazioak, indarrean dagoen legeriak ezarritako muga eta baldintzen arabera.

 

Toki Erakundeak ahalmen hauek erabiliz hartzen duen edozein erabaki berehala beteko da.

 

Baldintza plegu eta kontratuak izaera administratiboa izango dute, bere prestaketa, aldaketa eta efektuak interpretatzea udalbatzarri dagokiolarik, organu honen erabakiak administrazio bidea agortu egingo du eta beronen kontra auzi helegite edo helegite kontentzioso administratiboa tarteratu ahal izango da, eskumen honen lege arautzaileak ezarritakoaren arabera, Euskadiko Justizi Auzitegi Nagusiko Sala egokiaren aurrean, auzi helegitea sartu aurretik, ahalezkoa izango da birjarpen helegitea tarteratzea Udalbatzarraren aurrean.

 

 

 

Elduain, 2009ko irailaren 30


 
HIRIGUNEA 1 - 20493 ELDUAIN
KONTZEJU TABERNA


HIRIGUNEA 1 - 20493 ELDUAIN
KONTZEJU TABERNA


HIRIGUNEA 1 - 20493 ELDUAIN
KONTZEJU TABERNA


HIRIGUNEA 1 - 20493 ELDUAIN
KONTZEJU TABERNA


  Informacion  Erantsitako fitxategiak:
 
BALDINTZA PLEGUA OSOA Icono [80Kbs.]

PARTE HARTZEKO ORRIA Icono [20Kbs.]

ESKEINTZA EKONOMIKOA Icono [23Kbs.]


Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


  Bilatzailea
  
ZERBITZUAK
KONTZEJU TABERNA
ENTREPRESAK
IRAGARKIAK
BESTEAK
AISIALDI GIDA
HAUTESKUNDEAK
KZ GUNEA
ESTATISTIKAK
TELEFONO INTERESARRIAK
LOTURAK
EUSKAL PRENTSA
KANPOKO PRENTSA
ALDIZKARI OFIZIALAK
BILATZAILEAK
EUSKAL ERAKUNDEAK
NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK
EGURALDIA
BERRIAK
UDALETXEA
ELKARTEAK
PANDA ANTIBIRUSA
AGENDA 21 - SAN LORENZO UDALTALDEA
Eremu pribatua
Gure zerbitzu exklusiboetan sartzeko
Inkestak
ELDUAINGO FESTAK: FESTA ONAK ANTOLATZEN AL DIRA HERRIAN?
Bozkatu
Emaitzak ikusi
Eztabaida-taldeak
Eztabaida-talde nabarmenenak

HERRITARREN TXOKOA: EDOZEIN GAIARI BURUZKO IRITZIAK, ADIERAZPENAK, ...

[Eztabaida-talde berrienak]
 Hasiera   Kontaktu   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1