WAI2 Bertsio erabilerrazera sarrera
   Gabon. Igandea, 2013ko Maiatzaren 19a www.elduain.com    
   TOKIA: Euskaraz
Euskaraz  Castellano 
HERRIA
NON DAGO ELDUAIN?
ELDUAINDARRAK
GARRAIOAK
ETXEAK
SANTA KRUZ BASELIZA
SANTA KATALINA PARROKIA
HISTORIA
ARGAZKIAK
MEDIKUNTZA
PRESOAK
HERRITAR JAIO BERRIAK
UDALETXEA
ORDUTEGIA
UDAL BATZARRA
ARAU SUBSIDIARIOAK
ZERGAK ETA TASAK
AURREKONTUAK
EBAZPENAK
BANDOAK
PLENOAK
OSOKO BILKURA ZAHARRAK
KONTRATUAK - LIZITAZIOAK
ERREGISTRO OROKORRA
GIZARTE ZERBITZUAK
BAKE EPAITEGIA
MANKOMUNITATEAK ERAKUNDEAK
HARREMANETARAKO
OHARRAK, KEXAK, PROPOSAMENAK
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
LAN ESKEINTZAK
UDALA ON LINE
ERROLDA ZIURTAGIRIAK
BESTELAKO TRAMITEAK
HEZKUNTZA
ELDUAINGO HAURRESKOLA PUBLIKOA

  icono titulo  PRESOAK


Ana Belen Egues

Euskal Herri osoan ia 700 euskaldun ditugu Espainia eta Frantziako espetxeetan banatuta. Beti ere, bakoitzaren jaiotetxetik ehundaka eta milaka kilometrotara. Eskubiderik gabeko pertsonak dira, preso politikorik ez dagoela esaten duten bitartean, hauek eta beraien familiek salbuespen egoera batean bizi behar baitute. Estatuak bahituta aurkitzen dira, bere senideengandik urrun eta kasu askotan egoera larrian. Hau da, Euskal famili askoren drama izugarria. Elduainen, beste herri askotan bezala badugu preso bat eta bere izena Ana Belen Egues Gurrutxaga da.

2001eko azaroaren 6an atxilotu zuten Madrilen eta gaur egun Algeciraseko (Andaluzia) espetxean aurkitzen da. Elduaindik 1.000 kilometroetara. 11 urte hauetan ondoko espetxeak ezagutu ditu: Soto del Real (Madril), Brieva (Avila), Castellon (Valentzia), Granada eta Huelva (Andaluzia).

Bost egunez Polizia Nazionalaren komisarian egon ondoren jarraian aipatuko diren torturak salatu zituen:

"Hormaren kontra belaunikatzeko esan eta beherantz indarra eginez, belaunen gainean erori nintzen. Polizietako batek, eskuburdinak estutu zizkidan; beste batek, edo berak agian, oinak zapaltzen zizkidan aldi berean. Gero, batzuk ileetatik goruntz tiraka nituela, besteek gorputzetik heldu eta beheruntz egiten zuten... zerbaitekin atea kolpatu ostean, `ya empieza la fiesta, como no hable el loco le mata, ya puedes hablar tú también´esan zuten. Zenbaitetan, soinu bat entzun eta gero, gizonezko batek lekutik jaikiarazten ninduen eta jertse bat buruan jarrita, beste batek atzetik besoak altxatu eta burua eskuarekin bortizki kolpatzen zidan. Kolpe hauen ondorioz, buruko mina jarri zitzaidan eta ez nuen ondo ikusten. Segidan, eskuak askatu eta jendez gainezka zegoen gela batetara eraman ninduten. Polizietako batek ni berarekin bakarrik uzteko esaten jarraitzen zuen, hil egin nahi ninduela eta.

`Zoroari´ deitu zioten. Hark berriro jarri zidan jertsea buruan eta zaplaztekoak emateari ekin zion. Beste batek besoei goruntz tira egiten zien bitartean, hanketan ostikoak ematen zizkidan hurrengoak. Bizpahiru tipok berriz, burua kolpatzen zidaten aldi berean... ezkerreko belarria gogor jotzen zidanik ere bazegoen, erabat butxatuz. Sarritan gainera, animalia baten gisan tratatua izatea nahi nuela esaten zidaten eta denen artean inguruatuz, buruan kolpatzen ninduten, hitzegin ezean, hurrengo egunean gauzak okertu egingo zirela errepikatuz. Galdeketa batean, polizietako batek pistola mahai gainean utzi nahi zuen, beste bati leihoa ireki zezan agintzen zion bitartean.

Galdeketak egun guztian zehar luzatzen ziren...

Torturaren Aurkako Taldeak bere liburuan jasotako testigantzatik ateratakoa.

SAKABANAKETA ETA ISOLAMENDUAREN ZIGOR GEHITUA

Honako hauek dira euskal preso politikoa sozialki bakartzeko erabiltzen diren mekanismoak:

1.-Bere inguru afektibo eta familiarrarengandik urrun dauden espetxeetara eramatea, maila kuantitatiboan bisiten murrizketak eragiten duena.

2.-Bisita murriztuak. Espetxe askotan senide zuzenen bisitak onartzen dira bakarrik. Lagunek bisita egin ahal izateko, Espetxe Instituzioetako Sekretaritza Nagusiaren aldez aurreko baimena behar da; erakunde honek arbitrarioki ematen edo ukatzen ditu baimenak, arrazoirik azaldu gabe edota inoiz argitu gabeko "segurtasun arrazoi"etan oinarriturik.

3.-Bisitaren denbora mugatua. Presoak 20 minutuko bi bisitaren eskubidea du astero. Urruntasuna dela eta, asteroko 40 minututan pilatu daitezke bisita hauek, zenbait espetxetan neurri hau onartzen ez bada ere. Presoa zigortua egonik, 10 minutura murrizten da bisitaren denbora.

4.-Bisitaren baldintzak. Beira lodi batek eta askotan burdinazko barroteek presoa eta bisitaria bereizten dituzten lokutorio batean egiten dira bisitak. Hau da, bisita onartzen da baina ukatzen da kontaktu fisikoa. Estatu frantsesean, berriz, bisitak tarteko beira eta barroterik gabe izaten dira eta, ondorioz, kontaktua posiblea da.

5.-Aurrez aurreko gisako bisita bereziak. Hileroko bisita non kontaktu fisikoa ahalbidetzen den. Espetxe askotan ukatzen zaie bisita hau presoei eta onartzen dutenen kasutan baimena arbitrarioki ematen da eta edozein momentuan ukatu dezakete. Zientifikoki onartua dago denbora luzezko gorputz kontaktu ezak kalte fisiko zein psikikoak eragin ditzakeela.

6.-Korrespondentziaren murrizketa. Presondegi gehienetan presoek bi gutun soilik bidal dezakete astean. Edozein gisa, bai bidaltzen diren gutunak baita iristen direnak ere sistematikoki interbenitzen ditu espetxeak. Eta kasu askotan ez dira hartzaileen eskutara iristen. Eskutitzak euskaraz idaztekotan -euskal preso gehienen jatorrizko hizkuntza- itzulpenaren aitzakiaz atzeraldi luzeak jasango dituzte edo ez dira espetxetik aterako. Gauzak horrela, giza harremana mugatua eta intimitatetik at geratzen da. Mota politikoetako prentsa eta agerkariak mugatuak edo debekatuak daude.

7.-Komunikazio mota guztien interbentzioa. Bisitak, gutunak edo zenbait espetxetan egin daitezken 5 minututako telefono deiak, interbenituak daude. Bisitetako solasaldiak grabatzen dira eta gutunak irakurri eta fotokopiatzen dira.

Komunikazio gabetasun argi baten aurrean gaude, non presoak mezu mugatuak jaso edo bidali behar dituen. Ez zaio onartzen komunikazioa pentsamendu edo sentimenduak etab. kanporatzeko bide gisa erabiltzea, ongi aski dakielako aipatzen duen guztia bere aurka erabil daitekeela. Komunikazioa eta pertsonen arteko harremana pertsonaren oreka psikiko-emozionalaren zutoin garrantzitsuenetako bat da.


 
  Informacion  Erantsitako fitxategiak:
 
Dispertsio politika Icono [251Kbs.]


Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


  Bilatzailea
  
ZERBITZUAK
KONTZEJU TABERNA
ENTREPRESAK
IRAGARKIAK
BESTEAK
AISIALDI GIDA
HAUTESKUNDEAK
KZ GUNEA
ESTATISTIKAK
TELEFONO INTERESARRIAK
LOTURAK
EUSKAL PRENTSA
KANPOKO PRENTSA
ALDIZKARI OFIZIALAK
BILATZAILEAK
EUSKAL ERAKUNDEAK
NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK
EGURALDIA
BERRIAK
UDALETXEA
ELKARTEAK
PANDA ANTIBIRUSA
AGENDA 21 - SAN LORENZO UDALTALDEA
Eremu pribatua
Gure zerbitzu exklusiboetan sartzeko
Inkestak
ELDUAINGO FESTAK: FESTA ONAK ANTOLATZEN AL DIRA HERRIAN?
Bozkatu
Emaitzak ikusi
Eztabaida-taldeak
Eztabaida-talde nabarmenenak

HERRITARREN TXOKOA: EDOZEIN GAIARI BURUZKO IRITZIAK, ADIERAZPENAK, ...

[Eztabaida-talde berrienak]
 Hasiera   Kontaktu   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1