WAI2 Bertsio erabilerrazera sarrera
   Gabon. Larunbata, 2013ko Maiatzaren 18a www.elduain.com    
   TOKIA: Euskaraz
Euskaraz  Castellano 
HERRIA
NON DAGO ELDUAIN?
ELDUAINDARRAK
GARRAIOAK
ETXEAK
SANTA KRUZ BASELIZA
SANTA KATALINA PARROKIA
HISTORIA
ARGAZKIAK
MEDIKUNTZA
PRESOAK
HERRITAR JAIO BERRIAK
UDALETXEA
ORDUTEGIA
UDAL BATZARRA
ARAU SUBSIDIARIOAK
ZERGAK ETA TASAK
AURREKONTUAK
EBAZPENAK
BANDOAK
PLENOAK
OSOKO BILKURA ZAHARRAK
KONTRATUAK - LIZITAZIOAK
ERREGISTRO OROKORRA
GIZARTE ZERBITZUAK
BAKE EPAITEGIA
MANKOMUNITATEAK ERAKUNDEAK
HARREMANETARAKO
OHARRAK, KEXAK, PROPOSAMENAK
KONTRATATZAILEAREN PROFILA
LAN ESKEINTZAK
UDALA ON LINE
ERROLDA ZIURTAGIRIAK
BESTELAKO TRAMITEAK
HEZKUNTZA
ELDUAINGO HAURRESKOLA PUBLIKOA

  icono titulo  HISTORIA

1.374. urtean eta inguruko beste hainbat udalerri bezala Tolosako auzotartasunari atxeki zitzaion Elduain, hiriek zituzten lehentasun eta salbuespenak gozatu nahian eta, batez ere, ahaide nagusien jokaera arbitrario eta alderdikariei alde egiteko asmotan.

Auzotar arteko akordioak mugatzen zituen konkordiako idazkerak Tolosako alkateak Elduaingo jurisdizioa izango zuela adierazten zuen, eta aurrentzean sortuko ziren elkarrekiko gastuetan proportzionalki parte hartuko zuela.

Alderantziz, Elizak bere administrazio ekonomiko partikularrari zegokionez, ez zuen bururik makurtu, burujabetasunez Herri Amarena izaten jarraitu baitzuen. Bere mendiak eta mugarriak mantendu zituen gainera, zegokion dermioa seinalatuz. Mesedetakoa deituriko gaztelar Enrique II. erregeak, Auzotartasun gutuna baieztatu zuen.
1.379. urteko abuztuaren 16an Burgosko Gorteetan berriro baieztatu zuen tronora igo berria zen Juan I.ak, aurrekoaren oinordekoak.

Urte batzuen buruan, 1.435.ean, elkarrekiko gastuetan parte hartzeari ihes egin nahian, Tolosaren aurkako auzia ireki zuten Elduain eta auzotutako beste herri batzuek.
1.450. urtean ukatu egin zieten auzia, eta urte bereko abuztuaren 19an Adunak, Alkizak eta Zizurkilek izan ezik akordio berri bat sinatu zuten Tolosarekin aurretik izandako liskarrak ebatziz.

1.479. urtean, Berastegirekin batera, Belauriate eta Urdadeain inguruetatik merkatugaien igarotzea ematen hasia zela eta, berriro Tolosatik eman zedila eskatuz, Tolosaren aurkako auzia ireki zuten. Burdinolako merkatugaien igarotzea soilik onartu zuen epaiak.

Urteetan zehar pilatutako liskarrek komenigarri egin zuten Felipe III.ari 1.614. urtean desanexioa eskatzea, honek erraz onartu zuen bere diru beharra zela eta.
Erregeak hiri titulua eman zion; honek desanexioa, berezkoa izango zuten jurisdikzio zibila eta kriminala, inperio hutsa eta nixtoa eta udalaren sorrera supostzen zuen. Alabaina, Batzordeko epaileak zenbatutako 120 biztanleen arabera onartutako "grazia" zela eta 27.297 errialetako minuta pasa zuen Errege-Ogasunak.

1.845eko urtarrilaren 8an, hiri berri honentzat alkatea, alkate ordea eta lau artezlari izendatu zituen Erreinu guztia berdindu zuen Udaletxeen Legedi Orokorrak.

Aspaldidanik, Elduain eta Berastegik mendi, muga eta burdinolak erkidego batean mantendu zituzten, Elduainek herena zuelarik, Ollokiegi burdinola izan ezik, hau erdi bana baitzuten.
Hauen arteko liskarrak sortutako auziak zirela eta 1.848. urean beraien ondasunak banatzea erabaki zuten.

Arazoa Probintziako Kontseilura eraman zen, honek erdibana zatitu zituen mendiak eta Ollokiegiko burdinola Elduaini eman zion.

Hamar sutan tasatuta zegoen probintziako sutondoan; korrejidorearen eskuinean, 26. eserlekuan kokatzen ziren bere ahaldunak Probintziako Batzar Orokor edo Partikularretan.

Joan den mendean, Santa Catalinari eskainitako elizarteak apaiz erretore bat eta onuradun bat zituen. XIII. mendeko portada, dorre barrokoa eta XVII. mende hasierako J. de Berruetaren erretaula ditu eraikinak.

Elduain izan dugu XVI. menderarte nafarrekin izandako muga borroketan hiririk zigortuena.

Mende honetan Castillako erregeek jauntxoen botereak murriztu nahian dabiltza eta dorretxe eraisketa batzuk eragiten dira (garai honetakoa da Elduaingo Sorregietako hego-mendebaldeko paretaren suntsiketa, adreiluzko berreraiketa egitera derrigortu zituelarik, orain mantentzen den moduan).

Era berean, garai honetan burdinolak indartzen dira, zazpi dira Elduain eta Berastegin ezagunak: Ollokiegi, Ameraun, Inturia, Plazaola, Berunis, Olazar eta Olaberri; denak Leizarango bailaran kokatuak zirelarik.
Elkarrekiko lurretatik materiala eta egurra ateratzen zuten. Burdinola hauen eboluzio historikoa harrigarria da, XVIII. mendetik aurrera errota bilakatuz joan baitziren eta gero zentral elektriko, azkenik zenbait kasutan ezarkuntza industrialak bertan kokatuz (Arrosi adibide).

Probintziako ekonomian XIX. mendean izandako krisi orokorretik ez da Elduain kanpo gelditzen. Garai honetan nekazaritzak ez du arto eta gariaren kontsumoa betezen; gaztainak, intxaurra eta sagarra ere uztatzen direlarik.

XX. mendean suertatzen da harizti, pagadi, gaztainadi eta txaradi basoen eraldaketa. Koniferoak izango ditugu nagusi (batez ere pinu insignisa), fruta-arbolak garaia eta landaketak pitinka-pitinka desagertuz joango dira, autokontsumorako beharrezko dena soilik geratuz.

Herriko megalitoei dagokionez honako hauek dira aipagarri:

Altxista harrespila (Onyi-Mandoegi)

Altxista trikuharria (Onyi-Mandoegi)

Basaburu trikuharria (Belabieta)

Belabieta Txiki trikuharria (Belabieta)

Etzela harrespila (Onyi-Mandoegi)

Etzela Oeste harrespila (Onyi-Mandoegi)

Etzelako Arritxuruak harrespila (Onyi-Mandoegi)

Etzelako txokoa tumulua (Onyi-Mandoegi)

Loa trikuharria (Belabieta)

Loa I tumulua (Belabieta)

Moa tumulua (Belabieta)

Otsolepo trikuharria (Onyi-Mandoegi)


 

Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


  Bilatzailea
  
ZERBITZUAK
KONTZEJU TABERNA
ENTREPRESAK
IRAGARKIAK
BESTEAK
AISIALDI GIDA
HAUTESKUNDEAK
KZ GUNEA
ESTATISTIKAK
TELEFONO INTERESARRIAK
LOTURAK
EUSKAL PRENTSA
KANPOKO PRENTSA
ALDIZKARI OFIZIALAK
BILATZAILEAK
EUSKAL ERAKUNDEAK
NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK
EGURALDIA
BERRIAK
UDALETXEA
ELKARTEAK
PANDA ANTIBIRUSA
AGENDA 21 - SAN LORENZO UDALTALDEA
Eremu pribatua
Gure zerbitzu exklusiboetan sartzeko
Inkestak
ELDUAINGO FESTAK: FESTA ONAK ANTOLATZEN AL DIRA HERRIAN?
Bozkatu
Emaitzak ikusi
Eztabaida-taldeak
Eztabaida-talde nabarmenenak

HERRITARREN TXOKOA: EDOZEIN GAIARI BURUZKO IRITZIAK, ADIERAZPENAK, ...

[Eztabaida-talde berrienak]
 Hasiera   Kontaktu   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1