Irailaren 5ean Elduaingo jaiak hasten dira. Astelehena 8 arte luzatuko dira eta hainbat gauza eta ekitaldi antolatu dira aurtengoan.
Haurrentzako puzgarriak, pailazoak eta buruhaundiak; heldu eta txikientzako antzerkiak; denentzako hamaiketakoak, afaria, patata tortilla probaketak...; Abesbatzak, kontzertuak eta erromeriak ere ez dira faltako.
Denen gustokoa izango delakoan, festak ongi pasatzeko esatea besterik ez zaigu geratzen. Atal honetan egitaraua argitaratu dugu bakoitzak bere ordenagailura jeisteko aukera izan dezan.
Ea zuen gustokoa den.