JUBILATU, PENTSIONISTA ZEIN ELIZA GARBITZAILEENTZAT bidaia antolatu zuen
beste behin ere Elduaingo Udalak. Aurten ARNAGAKO museoa ikustera joan ziren “Edmond Rostand” museoa hain zuzen ere. Gizon hau poeta zen eta 1900. urtean etorri zen Euskal Herrira bizitzera gaisotasun baten ondorioz. Kanbon eraiki zuen etxebizitza, eta 1962an Udalak jabetza lortu zuen eta museo bilakatu zen. Uztailaren 9an izan zen bidaia, goizeko 9.30tan atera zirelarik herritik, bidean hamaiketakoa egiteko geratu ondoren iritsi ziren Kanbora Arnagako museora.
Ondoren Hondarribiko Beko Errotan zuten bazkaria prest. Jarraian egun horretako argazkiak argitaratzen dira.