Elduaingo ludoteka dibertigarria:
Ilazki Aldunberri Iruretagoiena eta Idoia Sanz Migel
Ludotekaren helburua 4-10 urteko haurrekin elkartruke gune bat sortzea, ondo pasatzea eta haurren arteko harremana indartzea eta garatzea izan da, bi hezitzailek bideratuta. Plangintza oro har, eskulanak eta kanpoko ekintzak eginaz, elkar-bizitzeko gune bat sortzea izan da.
Uztailaren 1etik hasita egunean hiru orduz aritu ziren uztailaren 30 arte. Ordutegia goizeko 10:00tatik eguerdiko 13:00tara izaten zen.