Udalbatzarrak, 2004ko ekainaren 24an egindako ohiko bileran, behin-behineko izaeraz onartu du 2004ko Aurrekontu Orokorra, Udalaren lantaldea, lanpostuen zerrenda eta aurrekontuaren exekuziorako udal araua.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 15.1 ezarritakoari jarraiki, Aurrekontua jendeari erakusten zaio, ondorengo arau hauen arabera:
a) Erakutsita dagoen lekua: Idazkaritza-Kontuhartzailetzan.
b) Aurrekontua aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: Hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
c) Honako hauek jar ditzakete erreklamazioak: 21/2003 Foru Arauaren 17.1 artikuluan aipatzen diren interesatuek.
d) Inpugnatzeko arrazoiak: Aipaturiko Foru Arauaren 17.2 artikuluan eta ordenamendu juridikoa urratzea.
e) Aurkezteko bulegoa: Udaletxearen sarrera erregistroan.
f) Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, Aurrekontu Orokorra eta adierazitako gainontzeko dokumentuak onartutzat joko da behin-betiko, beste erabakirik hartu behar izan gabe.
Elduain, 2004ko uztailaren 6a.— Bittor Muńagorri Saizar, Alkatea.