Atal honetan Santa Kruz baselizako argazkiak ipini ditugu. Baseliza honek 400 urte zituen, erretila berritu berria zuen eta egoera onean zegoen, baina 2005eko martxoaren 20ean herrian izandako sute handi batek kizkali zuen ermita guztia. Argazki hauen bidez, baselizaren lehengo eta gaurko egoera ikusi ahal izango duzue.