Elduaingo Osoko Bilkurak 2004ko ekainaren 24an egindako ohiko bileran, Kontzeju Tabernaren emakida administratiboa egiteko lehiaketa arautu behar zuten baldintza ekonomiko-administratiboen plegua onartu zuen. Lehiketa hau hutsik geratu zen. Bide batez, lehiaketa epea pasa eta gero, RAMON JIMENEZ sukaldari tolosarrak, udal bulegoetan azaldu eta emakida aurrera ateratzeko interesa agertu du, eta Udalak begi onez ikusiz, eskeintza eta emakida zuzenean esleitzeko erabakia hartu zuen 2004ko azaroaren 2an egindako Udal Batzarran. Ondorioz, Elduaingo Udalak Kontzeju Tabernaren emakida administratiboaren kontratua, RAMON JIMENEZ OLABEri esleitu zion. Kontratu honen indarraldia 2004ko AZAROAREN 1ean hasi zen, URTEBETEKO iraupena izango du, hau da, 2005eko urriaren 31a artekoa, eta lau urtez luzagarria izango da. Baldintzak, betebeharrak eta eskubideak; eta gainontzeko xedapenak, jatorrizko lehiaketa arautzeko Osoko Bilkurak 2004ko ekainaren 24an egindako bileran onartutakoak dira, eta hain zuzen baldintza plegu horretan jasotakoa izango da kontratuaren legea. Kontzeju Taberna, asteoro egun oso batez itxita egoteko eskubidea dagoela hitzartzen da. Aipatu baldintza plegu-legean xedatzen diren berezitasunekin (ixteko eguna festa bezperatan eta hileta eta ospakizun egunei dagokionez).
Egunero goizeko 11:00etan irekitzen da eta gaueko 12:00etan itxi. Asteko jaieguna asteazkena da. Bertan, eguneko menua ez ezik, karta eta plater konbinatuak ere ematen ditu.