2002ko urtarrilean, landa garapenerako programa gisa, Berpiztu egitasmoa jarri zen martxan Elduainen.
Zerbitzuak aztertzerakoan, herritarrek azpimarratu zuten udaletxean eskeintzen zen mediku kontsulta zerbitzua guztiz desegokia eta irisgarri ezina zela, eta herritarren adina kontutan hartuta (biztanleriaren %25a, 60 urtetik gorakoak da), mediku zerbitzu eta kontsulta duin baten beharra somatu zen.
Udalak, behar hau zegoela ikusita, eta zituen aukerak kontuan hartuta, etorkizunerako zerbitzu honek duen garrantzia ikusirik, osasun gela beste toki batean egokitzea beharrezkoa ikusi zuen.
Lan hau gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa izan zen EREIN programaren bidez, Eusko Jaurlaritzak eskeinitako babesa eta emandako dirulaguntza.
Hala ere, Udalaren baliabide ekonomikoak oso urriak direnez, beste dirulaguntza iturri batzuk beharrezkoak zituen.
Eskola zaharra kokaturik zegoen lokalaren zati bat egokitu zen, eta bertan jarri zen mediku kontsulta berria.
Lokala herri gunean dago, eta arrazoi ezberdinengatik egokiena da zerbitzu hau eskeintzeko. Alde batetik azalera nahikoa du horrelako zebitzu bat eskeintzeko eta bestetik inguru aproposa du (herri gunean dago, eta irisgarria da, bertaraino autoan etorri daitezke herritarrak, eta busti gabe).
Proiektu honekin hainbat gauza lortu ziren: Mediku arreta zerbitzua herrian bertan eskeintzen jarraitzea, zerbitzua bertan eskeintzeak dituen abantaila guztiak kontuan hartuta, herritarren bizi kalitatea hobetu da.
Epe ertainera honako emaitzak lortu nahi dira proiektu honekin: herrian bizitzeko erakargarritasuna handitu; herrira bizitzera etortzen direnei, bertan integratzeko bidea eman; biztanlegoa finkatu eta gehitu. Bizilekua aukeratzerako garaian herriak eskeintzen dituen zerbitzuak kontuan hartzen dira bizi kalitatean zerikusi zuzena baitute.
Sendagilearen arreta eguna asteazkena da goizeko 9:00etatik 10:00etara. Ordua hartzeko Ibarrako anbulategira deitu behar da 943672411 telefonora.