|
"World Press Photo"
|
||||||
|
||||||
Azaroaren 26an ikastetxeko Arte Batxilergoko ikasleentzat prestatutako irtenaldia egin genuen, World Press Photo erakusketara. Bertan munduko hamaika txokotan ateratako fotografien bilketa egiten da: argazki artistikoak, zientifikoak, bitxiak, arruntak… baina bereziki argazki dokumentalak, hau da, istorio bat kontatzen dutenak. Halako erakusketak hainbat tokitan antolatzen dira, hala nola, Alemanian, Japonian, Austrian edo Danimarkan, eta ezagunak dira mundu mailan. Eta, nola ez, hemen ere badugu geurea; Gasteizen, hain zuzen ere. Bigarren mailako ikasleentzat bigarren aldia zen, iaz ere erakusketa hau ikustera joan baikinen; hala ere, interesgarria izan zen argazki eta istorio berriak zeudelako.
|
||||||