| |
Urtero legez, aurten ere, historiarekin zerikusia duen txangoa izan dugu. Nora joango eta, Donostiako parajetara hurbildu gara, Aiete jauregira, hain zuzen ere. Bertako kultur etxean, Anna Frank-en erakusketa bisitatu dugu. Erakusketa honetan, institutuko ikasleak, Anna Frank-en bizitzaren historia ezagutzeko aukera izan dugu. Denetik zegoen, argazkiak, testuak, bideoak... eta gainera, bisita gidari bat, gai honetan aditua zena. hau guztia gutxi balitz, erakusketa amaitu denean, El Diario vasco-ko kazetari batek elkarrizketatu gaitu, ospetsuak izango bagina bezala. Laburbiduz, egun borobila igaro genuen.
|
 |
|
|
|