1. batxilergoko ikasleak Ingalaterran

   

 

Urtero legez, aurten ere institutuko ikasleok ez gara Ingalaterrako zitara falta izan. Goizean-goiz bildu ginen guztiok ego-gainen abentura berrietarako prest! Londreseko eraikinek gordetzen duten historia ezagutu ostean York-erako autobusa hartu genuen eta hura izan zen zurrunga festa sei orduko bidai luze hartan! Orduan iritsi zen bidaiko momentu erabakigarriena, bakoitza zegokion etxera joan behar izan zenean. Nahiz eta arratsaldeko lauretan afaldu, oso gustora ibili ginen hango tailer, kirol eta emanaldi guztietan parte hartzen! Abentura gosearekin joan baginen, hau erabat asetuta ekarri genuen Eibarrera!