|
GABONETAKO JAIA
|
|
Ignacio Zuloaga BHI institutukook ere badakigu Gabonei ongi etorri goxoa ematen; begira, bestela. Bertan geundenontzat Olentzerok ekar zezakeen oparirik onena kurtso amaieran ospatzen den bazkarirako lehian puntuak lortzea zen. Futbolean zebiltzanen kamisetak izerdi patsetan zeuden arren, jokalariek ez zuten amore ematen; are gehiago, jateko zerbait eskatzen zuten arnasestuka, indarrak berreskuratzeko. Honela, irudimenez beteriko pintxo eta patata tortillak egiten ari zirenak ziztu bizian igotzen ziren gimnasioan zeudenak asetzeko. Bitartean, Irujoren pareko pilotariak hor zebiltzan, jo ta ke! Muslari eta xakelariek ere ederki estutu zituzten buruak! Bai egun biribila, hura!
|