Abenduaren 3a:
euskararen eguna

 

 

Urtero moduan, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen eta Ignacio Zuloaga BHIn bertso bazkari bat antolatu genuen egun berezi hori ospatzeko. Julio Sotok eta Iban Urdangarinek ekitaldi horretara joan ginenon txaloak jaso zituzten botatako bertsoekin. Hasiera batean, Iker Zubeldiak etorri behar zuen ekitaldira baina gaixorik zegoenez, Iban Urdangarin etorri zen bere ordez. Azkenaldi honetan hitzetik hortzera darabiltzagun gaiak jorratu zituzten eta ikasleek proposatutakoei buruz ere maisuki aritu ziren. Giroa ezin hobea izan zen eta primeran pasatu genuen denok. Helburua euskaraz ondo pasatzea zen eta horretarako ondo daude abenduaren 3an antolatutako jaialdia bezalakoak baina garrantzitsuagoa da gure eguneroko jardunean erabiltzea.