TUTORETZA JARDUERA
Orientabide eta tutoretza, orokorrean, irakasle guztien lana da, baina talde bakoitzak bere arduraduna behar du eta hori tutorea da. Orientatzaileak eta ikasketa buruak tutoreei lagunduko die zeregin hauen prestakuntzan, aholkularitzan eta koordinazioan. Bakoitzak bere mailan zeregin desberdinak ditu ikasle, guraso eta irakasleekiko.
Tutoretza jarduerarako planean tutoreek burutuko dituzten prebentzio eta esku hartze ekintzen multzoa zehaztuta daukagu.
Ekintzen diseinua orientatzaileak egiten du, eta tutoreen asteroko bileretan aztertzen eta lantzen dira. Horretaz gain, tutore bilerak, taldeko arazoez hitz egiteko edo tutoreen prestakuntza beharrei erantzuteko erabiltzen ditugu. Ikasketa buruak ere tutore lanetarako behar duten informazioa bilera horietan ematen du.