SARRERA
1) Hezkuntza orientabidearen KONTZEPTUA:
Hezkuntza-Orientabidea zentzu zabalean ulertuta, ondoko hau dela esan dezakegu:
"Talde zehatz bakoitzaren eskola-zereginen esparruan, irakas-talde osoak burututakoa, eta Orientabide Departamentuaren koordinazio, laguntza eta aholkularitzarekin burutzen den
prozesu jarraikia (eskola eta formazio bizitza osoan zehar) eta sistematikoa;
prozesu horren helburua ikasle guztiei beren arlo pertsonal, sozial, ikasketa eta lanbide-gaitasunak eta aukerak aurkitzen eta garatzen laguntzea da,   pertsona legez errealizatzeko, gizarteratze egoki bat lortzeko (norbere errealizazioa), •  eta bere erabakiak modu autonomoz eta erantzukizunez hartzeko gai izan dadin (norbere orientabidea: bere proiektu pertsonal, akademiko eta profesionala burutzea).”

Orientabidearen subjektua bere orientabide prozesuaren egile aktibo bezala ikusi behar dugu, prozesu horretan geroago eta autonomia gehiagorekin jokatuz joango dena.

2) Hezkuntza orientabidearen HELBURUAK:
BIZIKIDETZAREKIKO:
•  Eskola ingurunean integrazioa eta elkarbizitzen ikastea, eta parte hartzea erraztea.

IKAS-IRAKAS PROZESUAREKIKO:
•  Ikas-irakas prozesuaren jarraipen eta balorazioa egitea, zailtasunak detektatu eta aurre egitea bideratzea.
•  Ikasleei ikasketa prozesuaren hausnarketa egiten laguntzea.

GARAPEN PERTSONAL ETA SOZIALAREKIKO, ETA OSASUNAREKIKO:
•  Norberaren ezagupena, gaitasun pertsonal eta sozialen garapena, eta osasunaren zainketa bideratzea.

NORBERE ORIENTABIDE AKADEMIKO-PROFESIONALAREKIKO:
•  Ingurune akademiko eta profesionala ezagutzeko informazioa bilatzeko eta erabiltzeko estrategiak garatzea.
•  Arlo akademiko eta profesionalarekin zerikusia daukaten erabakiak modu autonomoan eta erantzukizunez hartzeko estrategiak garatzea.
• Lana bilatzeko, mantentzeko eta lan merkatura egokitzeko trebetasunak lortzea.