| |
Orientabide departamentua 2 pertsonak osatzen dute: orientatzailea, Eskarne Aranoa, eta psikologoa, Nerea Zuazua. Helburuak:
ekintzak diseinatu eta proposatu
koordinaketa eta aholkularitza
beharra dagoenean parte hartze zuzena ere bai.
Helburu horiek honela burutuko dira:
TUTOREEKIN BILERAK:
Maila bereko tutoreen asteroko bilerak, tutoretzari dagozkion ekintzak prestatzen laguntzeko. Ikasketa burua ere parte izaten da.
Orientatzaile eta tutore baten artean:
Bere taldeko arazoak
Ikasle zehatzen arazoak
Ikasleen ibilbideari buruzko informazioa elkar trukatzea
IKASLEEKIN:
zeharkako arreta: tutore, ikasketa buru, bizikidetza talde, irakasle eta gurasoekin koordinazioa.
arreta zuzena:
Ikasle bakoitzaren ibilbide akademikoaren, pertsonalaren eta sozialaren jarraipena eta laguntza hala dagokionean.
Norbere orientabiderako erabakia hartzeko prozesuan laguntzeko ekintzak 1. eta 2. mailan
GURASOEKIN:
Gurasoekin orientabide bokazionalerako hitzaldi eta informazioa ematea, edo banakako laguntzan elkarlana burutzea da helburua.
1. mailako gurasoentzat orientabide akademiko/profeisonalren inguruko informazio bilera martxoan egiten da. Helburua beraien seme-alabek dituzten ikasketa ibilbideak aztertzea eta ikastetxean landuko duguna ezagutaraztea izaten du.
Bilera hau ikasleen elkarrizketen aurretik egitea erabakitzen dugu, horrela etxean gai honen inguruan hitz egin eta erabaki egin ahal izateko.
Bilerez gain, hainbat idatzizko informazio bidaltzen diegu.
Eta banakako elkarrizketak mantentzen ditugu, geuk edo beraiek eskatutakoan.
KANPOKO ERAKUNDEEKIN BILERAK:
Berritzegunean (hilabete oroko orientatzaileen bilerak, informazioa jasotzeko eta gure lanerako garrantzitsuak diren hainbat gaitan gure prestakuntza jorratzeko), Udaleko ongizate zerbitzuarekin, Osasun zerbitzuekin, ...
Beste mintegi batzuekin koordinazioa norbere orientabidean laguntzeko planaren inguruan
Irakasleekin bilerak, ikasleei eta taldeei buruzko informazioa trukatzeko eta erabakiak hartzeko hala dagokionean.
|
|